Morlaix

Morlaix (bretainieraz: Montroulez) Bretainiako mendebaldean dagoen hiria da, Finistere/Penn-ar-Bedeko departamenduan kokaturik. Morlaixeko estuarioak Bro Leon eta Bro Dreger lurralde historikoak banatzen ditu. 15.574 biztanle zituen 2008an.

Morlaix
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
AlkateaAgnès Le Brun (en) Itzuli
Izen ofizialaMorlaix
Posta kodea29600
Geografia
Koordenatuak48°34′39″N 3°49′40″W
Map
Azalera24.82 km²
Altuera61 m
MugakideakPlouezoc'h, Garlan, Plougonven, Plouigneau, Plourin-lès-Morlaix, Saint-Martin-des-Champs eta Plouigneau
Demografia
Biztanleria14.903 (2021eko urtarrilaren 1a)
194 (2020)
alt_left 7.567 (%50,8) (%46,9) 6.992 alt_right
Dentsitatea600,44 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWürselen, Truro, Réo (en) Itzuli, Chełm eta Mielec
ville.morlaix.fr

Etimologia

Izenaren esanahiar ez da zehazki ezagutzen. Aipamen zaharrenak Mons-relaxus (1128), Montem Relaxum (1154) edota Monte Relaxo (1184) dira.

Historia

K.a. 3000-4000 urteko harri-pilak aurkitu dira Morlaix inguruan.

Herria bera galiarren oppidum batean sortu zen. X mendean Leongo jaunak gaztelu bat eraiki zuen bertan eta 1179an Bretainiako dukeek eskuratu zuten. 1561ean herri eskubideak jaso zituen eta udaletxea eraiki zuten.

XVII mendean lihoaren industria abiatu zen eta hiriaren garapen handia etorri zen. 1689an tabako lantegia ere ireki zen, Frantziako zaharrenetako bat.

1864an Morlaixeko biaduktoa eraiki zen trenbiea pasatzeko. Bigarren Mundu Gerran aliatuek hainbat aldiz bonbakatu zuten biadukto hau suntsitu nahian.

Ondasun nabarmenak

Harriz eta egurrezko etxeak pilatzen dira alde zaharrean. Askok eskultura ederrak dituzte beraien aurrealdetan. Aipagarriena "la Maison dite de la duchesse Anne da, "Ana dukesarena dela dioten etxea".

Iruditegia

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.