Morkaiko

Morkaiko Gipuzkoako Elgoibar herriko media da. 533 metro ditu eta Kalamua mendilerroan dago.[1]

Morkaiko
Datu orokorrak
Garaiera533 m
Motamendi
Geografia
MendikateaKalamua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebabarrena
UdalerriaElgoibar
Morkaiko gailurra Indalecio Ojangurenek egindako argazki batean.

Kokapena

Elgoibarren iparraldeko hegian dago. Morkaiko San Migel auzo gainean dago.

Erdi Aroa

XIV. mendean, ahaide nagusien borroka bat gertatu zen inguru hauetan: oinaztarren eta ganboatarren arteko batailetako bat.[2]

Gurutzea

Mendi honetan frankistek Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans Espainiako infantea omentzeko gurutzea altxatu zuten. Jaiotza bat ipini dute azken urteotan haren azpialdean. Inguru horretan hil zen Carlos Borboi-Bi Siziliak, Espainiako Gerra Zibilean. Carlos Borboi Juan Carlos I.a Espainiakoaren amaren anaia zen, beraz, Juan Carlosen osaba. Frankisten aldeko jarrera zuen eta Iruñeako Zulatzaileen Bigarren Konpainiaren komandantea izendatu zuten. Kalamua-Morkaiko inguruan tiro batek buruan jo zion 1936ko irailaren 27an, bertan hilik geldituz. Udalaren esanetan herrian ez dago monumentu horren jatorri frankistaren kontzientzia.[3] Mendi honetan, bestetik, gerra garaiko lubakiak ikus daitezke oraindik. Haietan, errepublikazaleek gogor egin zieten aurre espainol faxistei.[2]

Mendizale elkartea

Elgoibarko Mendizale Taldeak Morkaiko izena du.[4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.