Moritz Schlick
Friedrich Albert Moritz Schlick (Berlin, 1882ko apirilaren 14a - Viena, 1936ko ekainaren 22a) alemaniar filosofoa izan zen. Vienako Unibertsitatean Filosofia irakaslea eta Vienako Taldeko kide garrantzitsuenetako bat izan zen. Ludwig Wittgensteinen tesiak garatu zituen: positibismo logikoaren ezagutzen teoria nagusia azaldu zuen, eta horretarako enuntziatu enpirikoen (sintetikoak, a posteriori) eta zientziaren azalpen logikoen (analitikoak edo tautologikoak) arteko bereizkuntza argitu eta metafisikaren sasi-arazoak salatu zituen. Estetika eta etika alorrak ere landu zituen. Ikasle ohi nazi batek hil zuen. Obra nagusiak: Raum und Zeit in der gegenwärtigen Physik (1917, Espazioa eta denbora gure garaiko fisikan), Allgemeine Erkenntnislehre (1918, Ezagutzaren teoria orokorra), Fragen der Ethik (1930, Etika-galderak).
Moritz Schlick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Albert Moritz Schlick |
Jaiotza | Berlin, 1882ko apirilaren 14a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Viena, 1936ko ekainaren 22a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Pötzleinsdorfer Friedhof (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hiltzailea | Johann Nelböck (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lausanako Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Max Planck |
Doktorego ikaslea(k) | Karl Popper Josef Schächter (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Max Planck |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta zientziaren filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea Kielgo Unibertsitatea University of Rostock (en) |
Kidetza | Vienako Zirkulua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moritz Schlick |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.