Morena (abeslaria)
Morena (Margaret Camilleri bezala ezagutua, bere benetako izena Margerita Camilerri Fenech den arren), 1984an, Maltako Gozo uharteko Sannaten jaiotako abeslari bat da. Bere izen artistikoa, bere itxura fisikoagatik hartu zuen, eta "Mediterranear Sumendia" bezala ere ezagutzen da.
Morena (abeslaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margerita Camilleri Fenech |
Jaiotza | Sannat eta Malta, 1984ko martxoaren 7a (40 urte) |
Herrialdea | Malta |
Lehen hizkuntza | maltera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Morena |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
morenaofficial.com | |
Morena Eurovision jaialdian
2006an, Malta Song for Europen parte hartu zuen (Eurovision Kanta Txapelketan Malta ordezkatuko zuen kantuaren hautaketa), Paul Giordimainarekin batera, "Time" abestia kantatuz. 9. postuan amaitu zuen, 3046 bozkekin.
Bi urte beranduago, 2008an, berriz parte hartu zuen, bi abesti aurkeztuz: Casanova eta Vodka. Biak pasa ziren finalera, Casanova 5. geratu zelarik, publikoaren 3607 bozkekin eta epaimahaiaren 40kin. Vodka, berriz, garaile izan zen, publikoaren 16.979 bozkekin (%33a) eta epaimahaiaren 49rekin.
Morenak, 2008ko Eurovision Jaialdiko bigarren finalerdian parte hartu zuen, maiatzak 22an, Belgraden, baina ez zen bi egun beranduagoko finalerako sailkatu, 14. postuan geratu baitzen, 38 punturekin.