Morbier (gazta)
Morbier behi esne gordinez egindako Frantziako gazta da. Jurako mendigunean ekoizten da eta bere izena Morbier herritik hartzen du. Badu jatorrizko izendapen babesa (AOP) 2002tik[1].
- Artikulu hau Frantziako gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morbier (Jura)».
Morbier | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Eskualdea | Jura |
Esnearen jatorria | behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | biguna |
Pisua | 7 |
Zahartze denbora | 45 egun. |
Ziurtagiria | AOC 2000 AOP 2002 |
Historia
XIX. mendean, Morbier eskualdeko baserritarrek, Comté gazta "noblea" egin ondoren, goizeko jetzialdian ontzi oso bat betetzeko nahiko esne geratzen ez zenean, sobratutako gaztanbera ontzi batean gordetzen zuten, eta pertza bati itsatsitako errautsa eskuekin jasoaz, apur bat botatzen zioten gainetik intsektuetatik babestua geratu zedin. Ondoren, arratsaldeko jetzialditik ontzia betetzeko neurrira iristen ez zen gaztanbera, aurretik errautsarekin estalitakoaren gainean botatzen zuten ontzia bete arte.
Horrek hain berezia egiten duen errautsezko lerroa sortzen du gaztaren erdian, nahiz eta gaur egun, errautsik ez den erabiltzen, eta haren ordez, fruitu zaporeko beste produktu bat erabiltzen duten. Hastapenetan, baserritarrak horrela egindako gazta beraiek jateko baino ez zuten gordetzen. Garai hartan, Morbierra baserriko produktua zen soilik. Aldiz, 2012an bi baserrik baino ez ziren geratzen ekoizle gisa[2]..
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Morbier, AOP gazten webgunea
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |