Moray etxea
Moray etxea (ingelesez: House of Moray, Eskoziako gaeleraz: Mhoireibh), 1040 eta 1058 bitartean Eskoziako erregetzan egon zen dinastia edo familia izan zen.
Historia
Morayko etxearen jatorria aintzinakoa da, eta Moray eremuan agintean egon ziren piktoen garaitik. Alpin etxearen aurkariak izan ziren eta hauen dinastia bukatu zenean erregetzarako hautagai bihurtu ziren baina Dunkeld etxeko Duncan I.ak eskuratu zuen titulua. 1040an Macbethek Duncan hil zuen eta Eskoziako errege bihurtu zen. Eskoziara feudalismoa ekarri zuen erregea izan zela esan ohi da. Duncanen semea zen Malcolm III.ak hil zuen baina Macbethen jarraitzaileek Lulach anaiordea ezarri zuten errege Malcomen aldekoei muzin eginez. Errege ahula zen ordea eta Malcolm III.ak bera ere hil egin zuen Morayko etxearen erregetzari amaiera emanez.