Mopti
Mopti Mali erdialdeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Niger eta Bani ibaien elkargunean dago, diken bidez lotutako hiru uhartetan eraikia. Hori dela eta, batzuetan Maliko Venezia deitzen zaio. Mugimendu handiko portua dauka. Eskulangile ugari kanoa fabriketan aritzen da lanean.
Mopti Mopti | |
---|---|
giza kokalekua | |
Moptiko merkatua Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Mali |
Probintzia | Mopti |
Izen ofiziala | Mopti |
Jatorrizko izena | Mopti |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°29′14″N 4°11′23″W |
Azalera | 40 km² |
Altuera | 275 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Mortagne-au-Perche eta Chartres-de-Bretagne |
2009an 114.296 biztanle zituen[1]. Etnia nagusiak banbara, bozo, dogon, songhai eta fulania dira.
Klima
Mopti Sahelen dago. Klima erdi-agorra du (BSh Köppen klima sailkapenaren arabera). Urteko prezipitazioaren gehiengoa urtaro euritsuan, maiatzetik urrira, jasotzen da. Maiatza da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura maximoa 40.5 °C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura minimoa 15.1 °C).
Datu klimatikoak (Mopti) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.7 | 34.9 | 37.7 | 40.2 | 40.5 | 38.3 | 34.6 | 32.6 | 33.3 | 35.5 | 35.0 | 31.6 | 35.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 15.1 | 17.6 | 21.2 | 24.7 | 26.5 | 25.7 | 23.9 | 23.3 | 23.7 | 23.4 | 19.5 | 16.0 | 21.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 0.8 | 0.0 | 0.8 | 4.0 | 23.4 | 55.8 | 140.5 | 165.6 | 88.7 | 19.8 | 0.3 | 0.4 | 500.1 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.1 | 0.4 | 1.1 | 3.4 | 7.5 | 12.3 | 14 | 8.6 | 3 | 0.1 | 0.1 | 50.7 |
Iturria: World Weather Information Service[2] |
Erreferentziak
- World Weather Information Service. Weather Information for Mopti. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.