Moonstruck
Moonstruck (euskaraz: Ilargiaren lilura) amodiozko komedia filma da, Norman Jewison kanadar zinemagileak 1987an zuzendu zuena. Cher, Nicolas Cage, Olympia Dukakis, Vincent Gardenia eta Danny Aiello izan ziren antzezle nagusiak.
Moonstruck | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Moonstruck |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa italiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta Toronto |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Norman Jewison |
Gidoigilea(k) | John Patrick Shanley |
Antzezlea(k) | |
Cher Nicolas Cage (Ronny Cammareri (en) ) Olympia Dukakis Vincent Gardenia Danny Aiello Julie Bovasso John Mahoney Feodor Chaliapin Helen Hanft Joe Grifasi Leonardo Cimino Robin Bartlett Lisa Howard (en) Cynthia Dale (en) Catherine Scorsese Anita Gillette Amy Aquino (en) Paula Trueman | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Norman Jewison |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Lou Lombardo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dick Hyman |
Argazki-zuzendaria | David Watkin |
Jantzi-diseinatzailea | Theoni V. Aldredge |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Brooklyn |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | familia, family estrangement (en) , hautespen intersexuala, family relation (en) eta Italo-estatubatuarra |
Historia | |
Jasotako sariak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Patrick J. Palmer (en) , Norman Jewison Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Cher Zuzendari onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Norman Jewison Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Vincent Gardenia Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Olympia Dukakis Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak John Patrick Shanley |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, eta hiru irabazi: emakumezko aktore onenarena (Cher), taldeko emakumezko aktore onenarena (Olympia Dukakis) eta jatorrizko gidoi onenarena (John Patrick Shanley). Hiru Urrezko Globo ere jaso zituen, eta Berlingo Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza (Norman Jewison) bereganatu zuen.
Argumentua
New York hiriko Brooklyn auzoa. Loretta Castorini (Cher) estatubatuar-italiar emakumea Johnny Cammareri (Danny Aiello) izeneko estatubatuar-italiar gizonareekin ezkontzeko hitzemana dago, azken hau ezkontza ospatu aurretik Siziliako Palermo hirian hiltzorian dagoen bere ama bisitatzekotan da. Lorettaren aita ez dago ezkontzarekin oso gustura, bere alabak ezkontzarako batere zorte onik ez duela pentsatzen baitu, lehenbiziko ezkontzako senarra autobus batek jota hil baitzen.
Siziliara joan aurretik, Johnnyk emaztegaiari bere anai Ronny (Nicholas Cage) ezkontzara gonbidatu dezan eskatuko dio, bost urtetik Johnnyren erruz Ronnyk esku bat galdu eta bi anaiak elkar hitzegin gabe baizeuden. Ilargi beteko gau batez Lorettak Ronny bisitatu eta ustekabean biak elkar maiteminduko dira, baina hasiera batean, Lorettak ez du maitemindua dagoela onartuko. Egun horretan berta, Lorettaren gainontzeko senideak ere ilargiaren liluraren eragina jasan eta euren bizitzek bapateko aldaketa jasango dute.
Aktoreak
- Cher: Loretta Castorini
- Nicolas Cage: Ronny Cammareri
- Olympia Dukakis: Rose Castorini
- Vincent Gardenia: Cosmo Castorini
- Danny Aiello: Johnny Cammareri
- Julie Bovasso: Rita Cappomaggi
- Louis Guss: Raymond Cappomaggi
- John Mahoney: Perry
- Feodor Chaliapin, Jr.: Aitona Castorini
- Anita Gillette: Mona
Kanpo estekak
- Moonstruck filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)