Monumentu historiko (Frantzia)
Monumentu historikoa (frantsesez: Monument historique) Frantziako Kultura Ministerioak ondasun, ondasun multzo edo eraikin bati eman ahal dion izendapena da. Bere garrantzi historiko edo arkitektonikoagatik sailkatzen da eta MH titulua ematen zaio. Ondasun publikoak nahiz pribatuak izan daitezke, baina titulua duten ondasunek eraikinen zaharberritzea eta erabilera publikoa bermatu behar dute.
Monumentu historiko (Frantzia) | |
---|---|
Kokapena | |
Bi babes maila daude: monumentu bat izan daiteke Monumentu Historiko Sailkatua «classé» edo Monumentu Historiko Erregistratua «inscrit». Erregistratuta daudenak lurralde mailako interesa dute, sailkatuak, aldiz, nazio mailakoa. Erregistratutako monumentu historiakoak bigarren mailako katalogo honetan jasotzen dira: "Inventaire Supplementaire des Monuments Historiques" (ISMH).
Espainiako Monumentuaren edo Kultura Intereseko Ondasunaren parekoa da.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- POP : la plateforme ouverte du patrimoine. Frantziako Kultura Ministerioa. (Museotako bildumak, argazkilaritza, margoak, ilustrazioak, jantzien diseinua, arkitektura...)
- Mérimée : une base de données du patrimoine monumental français de la Préhistoire à nos jours. Frantziako Kultura Ministerioa.