Montxo Armendariz
Montxo Armendariz,[1] jaiotzez Ramon Armendaritz Barrios (Olleta, Leotz, Nafarroa Garaia, 1949ko urtarrilaren 27a), zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgile nafarra da.
Montxo Armendariz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ramón Armendáriz Barrios |
Jaiotza | Olleta, 1949ko urtarrilaren 27a (75 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Bizitza
Elektronika ikasi zuen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, irakaskuntza, elektronika zereginekin, frankismoaren aurkako borrokarekin (Euskadiko Mugimendu Komunistako kide izan zen) eta bere zinema zaletasunarekin txandakatu zuen.
1979an Barregarriaren dantza bere lehen laburra egin zuen, euskal keinu nabarmendun giza-manipulazioaren salaketa garbia zena, Zilarrezko Mikeldia eta Bilboko Film Labur eta Zine Dokumentalaren Nazioarteko Ekitaldian Euskal Zinearen Lehen Saria lortu zituen. Bertan ezagutu zituen bere geroagoko arte-jardueran funtsezkoak izango ziren Fernando Larruquert edo Javier Agirresarobe zinemagileak.
1980an askatasunik eza berriz salatzen zuen ikuspegian oinarritutako estilodun ariketa izan zen Ikusmena filma egin zuen.
1981ean nafar Erriberari buruzko Ikuska serieko film laburra eta Nafarrako ikazkinak /Carboneros de Navarra dokumental etnografikoa egin zituen. Lan horrekin, Bilboko Jaialdian euskal zinearen Sari Nagusia irabazteaz gain, Tasio bere lehen film luzea inspiratu zuen Anastasio Otxoa ikazkina ezagutu zuen.
1982 urtean Elias Kerejetarekin harremanetan jarri eta lehen film luzea egin zuen: Tasio, bertan Nafarroako ikazkinen bizimodua kontatzen zuen. Naturari gogor heltzen dion eta bere askatasuna maite zuen ikazkinari buruzko kontakizuna zen. Eremuz kanpoa eta elipsia bezalako zinemagintzako baliabideei ohiz kanpoko etekina atera zien. Hainbat sari eta kritikaren eta publikoaren laguntza guztia lortu zituen. La muerte de Mikel filmarekin laurogeiko hamarkadako euskal zinearen funtsezko lana izan zen.
1986 urtean 27 ordu filma egin zuen, euskal gaztediaren zati baten ikuspegirik ezari buruzkoa. 1986ko Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa Saria edo Montpellierreko Zinemaldian Filmik Hoberenari Sariak bezalakoak jaso zituen. 1990 urtean Las cartas de Alou filma egin zuen, gizarte garatuetara iristean etorkinek pairatu behar duten eguneroko arrazakeriaren kronika. 1990eko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra jaso zuen. 1994an Historias del Kronen egin zuen. Gizakiaren askatasunaren aldeko nahia adierazi zuen berriz, baina erregistro aldaketa bat ekarri zuen, umilak ez ziren jarreretara hurbildu baitzen. 1997an Secretos del Corazón egin zuen. Askatasun egarria eta gizakien manipulazioagatiko mespretxua bezalako gaiak landu zituen. Berlingo Zinemaldian Europar Filmik Hoberenari Angel Azul Saria, lau Goya eta Atzerriko Filmik Hoberenari Oscarretarako izendapena lortu zituen.
2001ean Silencio roto, Francoren erregimena erortzeko makiek izan zuten kixote-borrokari buruzkoa. Berriz ere askatasunari aipamenak egin zizkion filmean. Armendarizek zuzendaritzaren, gidoiaren eta baita ekoizpenaren ardura bereganatu zuen. Nantesko Espainiar Zinemaldiaren aipamenik gorena den Jules Verne Sari garrantzitsua eta Euskal Zinearen "El Mundo" lau Sari jaso zituen. 2005ean Obaba Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filma egin zuen. Espainiako Akademiak Obaba hizkuntza ez ingelesdun filmen Oscarrerako hautetsi zuen eta Euskal Zineari "El Mundo" hiru Sari eta Nueva Yorkeko Association of Entertainment Critics izenekoaren Filmik Hoberenari Saria lortu zituen.
2010eko apirilaren 23an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Doctor Honoris Causa" izendatu zuen.[2]
Filmografia
Urtea | Filma | Zuzendari/Gidoigile/Ekoizle |
---|---|---|
1974 | La danza de lo gracioso/Barregarriaren dantza (film laburra) | Zuzendari eta gidoigilea |
1980 | Paisaje (film laburra) | Zuzendari eta gidoigilea |
1981 | Ikuska 11 (Nafarroari buruzko dokumentala) | Zuzendari eta gidoigilea |
1984 | Tasio | Zuzendari eta gidoigilea |
1986 | 27 ordu | Zuzendari eta gidoigilea |
1990 | Las cartas de Alou | Zuzendari eta gidoigilea |
1994 | Historias del Kronen | Zuzendari eta gidoigilea |
1997 | Secretos del corazon | Zuzendari eta gidoigilea |
2001 | Silencio roto | Zuzendari, ekoizle eta gidoigilea |
2002 | La guerrilla de la memoria | Ekoizlea |
2004 | Escenario movil | Zuzendari eta gidoigilea |
2005 | Obaba | Zuzendari eta gidoigilea |
2011 | No tengas miedo | Zuzendari eta gidoigilea |
Erreferentziak
- Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Armendaritz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Armendariz Auñamendi eusko entziklopedian
Kanpo estekak
- (Ingelesez) «Montxo Armendariz», IMDB webguneko fitxa.
- Carlos ROLDÁN LARRETA: «Montxo Armendariz Barrios», Auñamendi Eusko Entziklopedia.