Montserrateko monasterioa

Montserrateko Santa Maria monasterioa (katalanez: Santa Maria de Montserrat) Kataluniako Bartzelonako probintzian dagoen Montserrat mendikatean dagoen monasterio beneditarra da. Bages eskualdeko Monistrol de Montserrat udalerrian dago eta itsas mailatik 720 metroko garaierara gorentzen da. Kataluniako ikur garrantzitsua da, sinestunen erromesaldi eta turisten bisitaleku derrigorrezkoa bilakatu delarik. Gaur egungo bertako abadea Josep Maria Soler i Canals da.

Montserrateko monasterioa
Santa Maria de Montserrat
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
EskualdeaBages
Kataluniako udalerriaMonistrol de Montserrat
Koordenatuak41°35′35″N 1°50′14″E
Map
Altitudea720 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Sant Feliu de Llobregat (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
arkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura eklektikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

    Monasterioko multzo osoa, bai etxalekuak bai eta aldameneko zerbitzuak, herrigune txiki bat osatzen dute eta 2006ko erroldaren arabera 68 biztanle omen ditu.

    Historia

    Jatorria zalantzazkoa da, baina 880. urte inguruan omen dago. XI. mendean, Santa Maria izeneko monasterioa Ripoll aldeko monjeek sortu zuten izen bereko baseliza egon zen tokian. Denborarekin hazi ondoren, santutegi bihurtu zen eta, XII. mendearen amaieran abadia izateko bidean jarri zen. Hala ere, Mendebaldeko Zismak eragindako liskarrak direla-eta, 1409 arte ez zuten horrelakorik lortu, eta urte batzuk Ripolleko monasterioaren agintetik autonomia eskuratu zuten.

    1493an, ordea, Fernando II.a Aragoikoak abadia Valladolideko kongregazioaren menpe utzi zuen. Urte hartan bertan Bernat de Boïl izeneko fraidea Cristobal Colonekin batera Ameriketara abiatu zen, Montserrateko ama birjinaren kultua zabalduz.

    XIX. mendea bereziki tragikoa izan zen Montserraten: Birritan sutan ipini zuen armada napoleondarrak 1811 eta 1812an. 1835ean bestela Mendizabalen desamortizazioaren ondorioak pairatu zituen, berriro arpilatze eta sutearekin. 1844an hala ere bizitza itzuli zen monasteriora, eta Valladolidetik independentzia erdietsi zuten. 1858an zaharberritzeari ekin zioten.

    Frankismoan, tarte batean erregimenaren alde egon ostean, 1947an Aureli M. Escarré abadearen eskutik jarrera katalanista hartu eta erresistentzia antifrankista gune bihurtu zen. Ordutik haziz joan da eta gaur egun (2008) herrialde osoko liburutegirik hoberenetarikoa dauka, ia 300.000 liburukiekin eta 400 bat inkunable. 76 monje bizi dira, eta haurrek osatutako abesbatza oso ezaguna da.

    Azken abadeak

    • Miquel Muntadas (1858-1885)
    • Josep Deàs (1885-1921)
    • Antoni Maria Marcet (1921-1946)
    • Aureli Maria Escarré (1946-1966)
    • Gabriel Maria Brasó (laguntzaile, 1961-1966)
    • Cassià Maria Just (1966-1989)
    • Sebastià Bardolet (1989-2000)
    • Josep Maria Soler (2000-...)


    Sarbideak

    Montserrat monasterio multzoa mendiaren bihotz-bihotzean kokatzen da. Leku honetara bertaratzeko Monistrol de Montserrat udalerritik datorren BP-1121 errepidea har dezakegu, aipatutako udalerri honetan C-55 errepidea edo Montserrat Mendiko Parke Nazionala gurutzatzen duen BP-1103 errepideekin lotzen da. El Bruc udalerria (Sant Pau de la Guàrdia) N-II eta A-2 autobideekin batzen da.

    Monasterio honetara Monistrol de Montserrat udalerritik irteten den Kataluniako Generalitateko Trenak (Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya) erakundearen tren-kremaileraren bidez ailegatu gaitezke, bai eta kilometro batzuk lehendik ateratzen den funikular baten bidez.

    Iruditegia

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.