Montserrado
Montserrado Liberiako 15 konderrietako bat da. 1847. urtean eratua, herrialdeko konderririk zaharrena da. Liberiako ipar-mendebaldean kokaturik dago. Horrez gain herrialdeko konderririk populatuena da, 2008ko datuen arabera 1.144.806 biztanle zituen 1.909 km²-ko azaleran.
Montserrado | ||
---|---|---|
Liberia | ||
Administrazioa | ||
Estatua | LBR | |
ISO 3166-2 | LR-MO | |
Hiriburua | Bensonville | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 6°30′N 10°30′W | |
Azalera | 1,909 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.144.806 (2008) | |
Dentsitatea | 599,7 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Superintendentea | Nyenekon Beauty Snoh-Barcon |
Konderri honen hiriburua Bensonville da. Monrovia, Liberiako hiriburua, konderri honetan dago eta 1.010.970 biztanle ditu.
Barrutiak
Montserrado konderriak lau barruti ditu, baina horietatik bi baino ez dira barruti administratiboak:
- Careysburg
- Todee
Nahiz eta Greater Monrovia eta St. Paul River ezagutuak diren, ez dute barruti administratibo ezagupena.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.