Montsegur gaztelua
Montségur gaztelua (okzitanieraz: Castèl de Montsegur; frantsesez: Château de Montségur) Frantziako Midi-Pyrénées eskualdeko Ariège dapartamentuan,Okzitaniako Foix Herrian, kokatzen den gaztelu ospetsu bat da. Pog muinoan kokatzen da, Montségur udalerriaren gain. Gaur egungo eraikinaren hondakinak XIII. mendean Guy de Lévisek behin kataroak garaitu ostean altxatu zuen.
Montsegur gaztelua | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Foixeko barrutia |
Kantonamendu | canton of Lavelanet |
Frantziako udalerri | Montségur |
Koordenatuak | 42°52′32″N 1°49′57″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Siege of Montségur | |
Siege of Montségur | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00093892 eta IA09002575 |
Bisitariak urtean | 46.021 |
Eraikin misteriotsua
Montségur misterio ugariz beteriko gaztelua da, batipat, katarismoren gotorleku-santutegi bilakatu zenetik. Mendeak igaro ahala, bertan kataroen altxorrak, izpiritu eta arimen misterioak, eguzki kultuak, eta abar... kokatu izan dira. Zinezkoa dirudiena, Eliza Kataroak katoliko edo kristau ofizialen jazarpenetik ihesi zetozenen kataroent babesleku gisa eraiki zuela da, eta 1244. urterarte kataroen azken babesleku bilakatu zen, urte horretan Aita Santuaren indar armatuek eta Frantziako Erresumako gudarosteak gaztelua erasotu zuten. Kataroen etsaiek gaztelu honi «Satanen Sinagoda» edota «Herexiaren Vatikanoa» deitu zioten.
Gaztelua oso urrutitik ikusgai da, bereziki Lasset ibaietik goruntz doan ibarran egon ezkero. Ziudadelak haran osoaz gain goratzen da eta sarbide zaila du, honek bere defentsa errazten duelarik. Soilik bide zail batetik joanda bertaratu daiteke, baso ilunak iragaten dituen bide bihurri eta estua.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Kataroei buruzko ataria (Frantsesez)