Montreal
Montreal[1] (frantsesez Ville de Montréal) Quebec probintziako hiri nagusia da, bertako hiriburua Quebec Hiria den arren. Halaber, Kanadako bigarren hiririk handiena da: 2006an, 1.620.693 biztanle zituen, eta metropoli eremu osoak, 3.635.700 (2005).
Hiria Hochelaga herrixka irokesa zenaren eremuan sortua da.[2]
Auzoak
Montreal 19 barruti handiz osatuta dago, dozenaka auzo txikiagoetan banatuak. Hemeretzi barrutiak honakoak dira: Ahuntsic-Cartierville, Anjou, Côte-des-Neiges–Notre-Dame-de-Grâce, Lachine, LaSalle, Le Plateau-Mont-Royal, Le Sud-Ouest, L'Île-Bizard–Sainte-Geneviève, Mercier–Hochelaga-Maisonneuve, Montréal-Nord, Outremont, Pierrefonds-Roxboro, Rivière-des-Prairies–Pointe-aux-Trembles, Rosemont–La Petite-Patrie, Saint-Laurent, Saint Leonard, Verdun, Ville-Marie and Villeray–Saint-Michel–Parc-Extension.
Historia
- 1535an Jacques Cartier frantziarrak Hochelaga herrixka irokesa bisitatu zuen. Herrixka hori mendi baten magalean zegoenez, gain horri Mont Royal deitu zion: hortik dator Montreal leku-izena.
- 1601erako badirudi irokesek Hochelaga herrixka abandonatua zutela.
- 1765eko maiatzaren 18an sute batek hiria suntsitu zuen.
- 1976an Udako Olinpiar Jokoak ospatu ziren
Klima
Datu klimatikoak (Montreal, McGill) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.8 | 15.0 | 25.0 | 30.0 | 32.8 | 34.8 | 36.1 | 35.6 | 32.8 | 28.9 | 22.2 | 15.0 | 36.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -5.4 | -3.7 | 2.4 | 11.0 | 19.0 | 23.7 | 26.6 | 24.8 | 19.4 | 12.3 | 5.1 | -2.3 | 11.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −8.9 | −7.2 | −1.2 | 7.0 | 14.5 | 19.3 | 22.3 | 20.8 | 15.7 | 9.2 | 2.5 | -5.6 | 7.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -12.4 | -10.6 | -4.8 | 2.9 | 10.0 | 14.9 | 17.9 | 16.7 | 11.9 | 5.9 | -0.2 | -8.9 | 3.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -33.5 | -33.3 | -28.9 | -17.8 | -5.0 | 1.1 | 7.8 | 6.1 | 0.0 | -7.2 | -27.8 | -33.9 | -33.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 73.6 | 70.9 | 80.2 | 76.9 | 86.5 | 87.5 | 106.2 | 100.6 | 100.8 | 84.3 | 93.6 | 101.5 | 1062.6 |
Euria (mm) | 28.4 | 22.7 | 42.2 | 65.2 | 86.1 | 87.5 | 106.2 | 100.6 | 100.8 | 82.1 | 68.9 | 44.4 | 834.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) | 15.8 | 12.8 | 13.6 | 12.5 | 12.9 | 13.8 | 12.3 | 13.4 | 12.7 | 13.1 | 15.0 | 16.2 | 164.1 |
Euri egunak (≥ 0.2 mm) | 4.3 | 4.0 | 7.4 | 10.9 | 12.8 | 13.8 | 12.3 | 13.4 | 12.7 | 12.7 | 11.5 | 6.5 | 122.2 |
Elur egunak (≥ 0.2 cm) | 13.6 | 11.1 | 8.3 | 3.0 | .14 | 0 | 0 | 0 | 0 | .62 | 5.3 | 12.0 | 53.9 |
Iturria: [3] |
Hiritar ezagunak
- Leonard Cohen, (1934-2016), kantautorea, musikaria, olerkaria eta eleberri idazlea.
- Cœur de Pirate, (1989-), kantautorea eta piano-jotzailea.
Herri eta hiri senidetuak
Montreal ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62. orria.
- Environment Canada
- (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
Ikus, gainera
- Montrealgo Protokoloa
- Quebeceko udalerrien zerrenda