Montparnasse taldea (Txile)
Montparnasse taldea Txileko talde artistiko bat izan zen, 1922an Europako joera postinpresionistaren eta, batez ere, fauvismoaren eraginpean zeuden margolariek osatua. Taldeak izen bereko Parisko auzoaren izena hartu zuen, abangoardia artistikoen gune soziala, Frantziara egindako bidaia baten ondoren. Sortzaileak, Luis Vargas Rosas eta Camilo Mori, besteak beste, 1920ko Udazkeneko Saloia erakusketan egon ziren. Egonaldian, Juan Gris ezagutu zuten. Beste joera batzuk ere neurri txikiagoan bereganatu zituzten, hala nola espresionismoa eta kubismoa. Taldeak erabat arbuiatu zituen arte akademizista eta Txilen garai hartan nagusitu zen kriollismo erromantikoa. Juan Emar idazleak La Nación egunkarian mugimenduaren alde idatzi zuen, Pablo Picasso eta Georges Braque ezagutzera emanez.
Partaide batzuk
hona hemen taldekide batzuk:
- Pablo Burchard (1873-1960)
- Julio Ortiz de Zárate (1885-1943)
- Jorge Letelier (1887-1966)
- Manuel Ortiz de Zárate (1887-1946)
- Isaías Cabezón (1891-1963)
- Pablo Vidor (1892-1991)
- Augusto Eguiluz (1893-1969)
- Álvaro Yáñez Bianchi [Juan Emar] (1893-1964)
- Henriette Petit (1894-1983)
- Waldo Vila (1894-1979)
- Camilo Mori (1896 -1973)
- Héctor Cáceres (1897-1980)
- Luis Vargas Rosas (1897-1977)
- José Perotti (1898-1956)
- Marta Villanueva (1900-1995)
- Jorge Caballero (1902-1992)
- Ana Cortés (1906-1998)
- Inés Puyó (1906-1996)