Monterosso al Mare
Monterosso al Mare Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 1.350 biztanle ditu, 10,94 kilometro koadroko azaleran banatuta. Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da.
Monterosso al Mare | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Liguria |
Probintzia | La Speziako probintzia |
Posta kodea | 19016 |
ISTAT kodea | 011019 |
Herriburua | Monterosso al Mare |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°08′47″N 9°39′20″E |
Azalera | 10.94 km² |
Altuera | 12 m |
Mugakideak | Pignone, Vernazza eta Levanto |
Demografia | |
Biztanleria | 1.350 (2023ko urtarrilaren 1a) −72 (2018) |
Dentsitatea | 123,4 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0187 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Saint-Genès-Champanelle eta Kallmünz |
Katastro kodea | F609 |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) |
Matrikula | SP |
comune.monterosso.sp.it |
Geografia
Cinque Terreko herrien artean iparralderen dagoena da. Badi natural txiki baten barrenean kokaturik dago, Punta Mesco lurmuturrak babestuta. Kaputxinoen muinoak bitan banatzen du herria, alde zaharra hegoaldean eta alde berria iparraldean. Alde berrian dago Cinque Terreko hondartza bakarra, Fegina hondartza.
Monterosso al Marek honako udalerri hauekin egiten du muga:
Pignone
Vernazza
Levanto
Ekonomia
Gaur egun turismoa da jarduera ekonomiko nagusia. Nekazaritzak ere badu pisua, limoiondoak, mahatsondoak eta olibondoak landatzen dira bereziki.
Ondasun nabarmenak
- Genovarren gazteluaren aztarnak.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: 1282 eta 1307 artean eraiki zen. Basilika itxura dauka eta kanpandorreak almenak ditu.
- Monterosso al Mareko komentua.
- Monterossoko erraldoia: Fegina hondartzaren muturrean Neptunoren 14 metrotako eskultura erraldoia dago. Luxuzko Villa Pastine-ren dekorazioa zen. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek eta 1966ko itsasaldi zakarren kaltetu egin zuten. Arrigo Minerbi eskultoreak eta Francesco Levacher arkitektoak eraiki zuten.
- Monterosso eta Vernazza arteko ibilbidea
Iruditegia
- Fegina hondartza.
- Monterossoko erraldoia.
- San Joan Bataiatzailearen eliza.
- Oratorioa.
- Mahatsondoak terrazetan.