Montero etxea

Montero etxea Bilboko eraikin modernista bat da.

Montero etxea
Kultura ondasuna
Ataria barnetik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′50″N 2°56′06″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1899 - 1901
Arkitektura
ArkitektoaLuis Aladrén
Jean Batiste Darroquy
EstiloaArt Nouveaua
Ondarea
BICRI-51-0008306
412

    Kokalekua

    Indautxu auzoko Errekalde zumarkalearen 34. zenbakian dago.

    Historia

    1899-1901 artean Luis Aladrén eta Jean Batiste Darroquy arkitektoek diseinatu eta eraiki zuten.

    Deskribapena

    Etxebizitzaz osatutako eraikina, albo banatan atxekia, neurriz galanta, bi fatxadaduna, bata Colón de Larreategi kalera jotzen duena eta, bestea, Errekalde zumarkalera begiratzen duena, biak elkartzen diren tokian kale kantoia eginez. Sotoaz gainera, beheko solairua eta beste bost solairu ditu (azkena, zurezko kalostra luze batez osatua) eta, horrez gainera, ganbarez osatutako teilatu azpia.

    Eraikinak estetika modernistari jarraitzen dio eta, ildo horretatik, haren ornamentazioa azpimarratu behar dugu. Montero Etxea eraikitzeko erabilitako materialak hauexek izan ziren: harri landua, adreilua, habeak eta burdinazko zein egurrezko zutabeak. Bi fatxadak eta txaflana, balkoiz eta miradorez osatutako bi ardatzen arabera daude antolatuta, bi kaleetako antolamenduak ezberdinak izanik. Eraikinean Errekalde Zumarkaletik sartzen da, giltzarri ikusgarri irtena eta alboetara apaingarri ugari dituen ate adintelatu batetik. Eraikinaren bertikaltasuna hautsita geratzen da forma ondulatuez, bai baoei dagokienez (balkoiak eta miradoreak), bai dekorazioari dagokionez eta, batez ere, bigarren eta hirugarren solairuetako kalostren bihurguneengatik. Apaingarri gisa erabilitako beste osagai interesgarri batzuk: mentsulak, harburuak, zuburuak, baoguneak eta kuxindura, azken hau beheko solairuan.

    Iruditegia

    Ikus, gainera

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Bilbo
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.