Montenegroko futbol kopa
Montenegroko futbol Kopa (serbo-kroazieraz Crnogorski fudbalski kup, Црногорски фудбалски куп) Montenegron jokatzen den kanporaketa bidezko futbol txapelketa da.
Montenegroko futbol kopa Crnogorski fudbalski kup | |
---|---|
Antolatzailea | Fudbalski savez Crne Gore |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2006 |
Eremua | Montenegro |
Taldeak | 30 |
Garaipen gehien | Rudar Pljevlja (4 Kopa) FK Budućnost (4 Kopa) |
Txapelduna | FK Sutjeska (2022-23) |
Webgunea | www.fscg.me |
Historia
Jugoslavia 1991ean desegin zenean Serbiar eta montenegroarrek Jugoslaviako Kopa txapelketarekin jarraitu zuten. 2003an ordea herrialdeak Serbia eta Montenegro izena hartu zuen eta ondorioz Serbia eta Montenegroko Kopa jokatu zen. 2006an herrialde biak banatu eta Kopa txapelketa bana antolatu zuten. Orduan sortu zen beraz Montenegroko futbol kopa.
Aurreko txapelketak
Jugoslaviako Kopa (1947-1991)
Talde montenegrotarrek ez zuten kopa irabazterik lortu. FK Budućnost Titograd izan zen finalera iritsi zen bakarra, bi alditan, 1965ean Dinamo Zagrebek 2-1 irabazi zion eta 1977an Hajduk Splitek 0-0 egin ondoren luzapenean bi gol sartuta.
Kluba | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Izar Gorria | 12 | 1948, 1949, 1950, 1958, 1959, 1964, 1968, 1970, 1971, 1982, 1985, 1990 |
Hajduk Split | 9 | 1967, 1972, 1973, 1974, 1976, 1977, 1984, 1987, 1991 |
Dinamo Zagreb | 7 | 1951, 1960, 1963, 1965, 1969, 1980, 1983 |
Partizan Beograd | 5 | 1947, 1952, 1954, 1957, 1989 |
OFK Beograd | 4 | 1953, 1955, 1962, 1966 |
... | ... | ... |
Jugoslaviako Kopa / Serbia eta Montenegroko Kopa (1992-2006)
Ez zen Montenegroko talderik izan finaletan.
Kluba | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Izar Gorria | 7 | 1993, 1995, 1996, 1997, 1999, 2000, 2002, 2004, 2006 |
Partizan Beograd | 4 | 1992, 1994, 1998, 2001 |
FK Sartid | 1 | 2003 |
FK Železnik | 1 | 2005 |
Montenegroko Kopa (2006- )
Palmaresa
Urtea | Irabazlea | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
2007 | Rudar | 2-1 | Sutjeska |
2008 | Mogren | 1-1 (pen:6-5) | FK Budućnost |
2009 | Petrovac | 1-0 | Lovćen |
2010 | Rudar | 2-1 | Budućnost |
2011 | Rudar | 2-2 (pen:5-4) | Mogren |
2012 | Čelik | 2-1 | Rudar |
2013 | Budućnost | 1-0 | Čelik |
2014 | Lovćen | 1-0 | Mladost |
2015 | Mladost | 2-1 (luz) | Petrovac |
2016 | Rudar | 0-0 (pen:4-3) | Budućnost |
2017 | Sutjeska | 1-0 | Grbalj |
2018 | OFK Titograd | 2-0 | Igalo 1929 |
2019 | FK Budućnost | 4-0 | Lovćen |
2020¹ | bertan behera | ||
2021 | Budućnost | 3-1 | Dečić |
2022 | Budućnost | 1-0 | Dečić |
2023 | Sutjeska | 1-1 (pen:4-3) | Arsenal |
- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketak.
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Kopa bertan behera gelditu zen.
Garaipenak
Kluba | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FK Rudar Pljevlja | 4 | 2007, 2010, 2011, 2016 |
FK Budućnost Podgorica | 4 | 2013, 2019, 2021, 2022 |
OFK Titograd (+ Mladost) | 2 | 2015, 2018 |
FK Sutjeska Nikšić | 2 | 2017, 2023 |
FK Mogren | 1 | 2008 |
OFK Petrovac | 1 | 2009 |
FK Čelik Nikšić | 1 | 2012 |
FK Lovćen | 1 | 2014 |