Montejoko pagadia
Montejoko pagadia pago baso bat da, 120 hektarea inguruko azalera duena, Ayllongo mendilerroaren magalean eta Madrilgo Erkidegoan dagoen Montejo de la Sierra herrian kokatua, Madrilgo probintziaren iparraldean. Interes Nazionaleko Toki Naturala izendatua izan zen 1974an Europako hegoaldereneko pagadietako bat delarik. Mendilerroaren aurka jotzen ez diren aire masetatik datorren hezetasun harrapatzearen ondorioz tokian dagoen mikroklimagatik, eta muinoaren magala itzalean egoteak pagadia kontserbatzea posible egin dute, Erdialdeko Europatik etorritakoa, Montejon, glaziazio ondorengo garaietatik existitzen dena. Pagadiak erdialdeko Europako landaredi hostogalkorraren arrastoak suposatzen ditu Espainian. Iberiar Penintsulako aztertuenetako bat da eta bertatik hainbeste jende ibiltzeak, bisitak mugatuak izatea eragin du.
Modu herrikoian, pagadi hau, Europako hegoaldereneko pagadia dela esaten da, baina hau, gezurrezko mito bat baino ez da, Espainiako hegoalderenekoa ere ez da eta. Montejoko pagadiko bisita hartzeen txabolan, mapa bat dago, pagadi honen kokapena adierazten duena (41º6'ko iparraldeko latitudea), baita beste pagadi batzuena ere, eta, pagadiko gidek ere, ohiko nahaste hau azaltzen diete bisitariei. Espainian, hegoaldereneko pagadia "la fageda del Retaule" ("Erretaulako pagadia") izenekoa da Tarragona eta Castelloko probintzien artean dagoena 40º 41'ko iparraldeko latitudean. Eta Europako (eta munduko) hegoaldereneko pagadia, Sizilia uharte italiarrean dago, Etna sumendiaren hegoaldeko magalean, 37º 41' 45"ko iparraldeko latitudean.
Montejoko pagadia, aldi berean, Lozoia Garaiko eta Sierra del Rincóneko Biosfera Erreserbaren Garrantzi Komunitarioko Eremuaren barnean dago. 20 metrotik gorako garaiera duten pago handien artean, haritzak, gereziondo basatiak, hurritzak, urkiak, ametzak, gorostiak, txilarrak eta gurbeak ere aurki daitezke, askoz neurri txikiagoan, baina. Pago batzuk, izen propioak ere badituzte (Lehena, Tronukoa, Aingurarena...); Harkaitzekoa da mirestuena, 250 urte baino gehiago baitu.
Bertako fauna, ez da pagadi bateko ohiko fauna ezaugarritsua, bere tamaina txikia dela eta. Orkatza, basurdea, azeria, lepazuria, basakatua, eperra, aztorea, arrano txikia, urubi arrunta, okil handia, okil beltza, uretako zozoa eta hegazti paseriformeak (kaskabeltza, amilotxa, eskinosoa, garrapoa, gerri-txori arrunta) bezalako espezieak aurki daitezke pagadi honetan.