Montehermoso jauregia

Montehermoso jauregia —izen ofiziala— edo Oihaneder jauregia —etimologia aintzat hartuta, hainbat euskaltzalek darabilten izena[1][2][3]Arabako Gasteiz hiriko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da; zehatzago esanda, hiriko eremu garai eta antzinakoenean dago. Gaur egun kulturagune bat da.

Montehermoso jauregia
Oihaneder jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Montehermoso jauregi eta kulturgunea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′55″N 2°40′21″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1524
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea86

    Historia

    1520-1524 artean Hortuño Ibáñez de Agirreren aginduz Pedro Etxaburu arkitektoak eraiki zuen. Ibáñez de Agirre delakoa Elisabet Katolikoaren testamendu beterazlea eta Joana Gaztelakoa eta Karlos I.a Espainiakoaren kontseilaria izan zen, Maria Eskibel Arratiarekin ezkondua zegoen. Agirretar leinu honek Gipuzkoako Aretxabaleta udalerriko Galartza auzoan zuen jatorria.

    Gasteizen eraiki zuten aurreneko jauretxeetako bat da. Izena Nafarroako Oihanederra jauregitik datorkio; gero, euskal izen hori gaztelaniara itzuli zioten, Montehermoso.[4]

    Gasteizko Montehermoso jauregia XVI. mendean egin zuten, 1524ean hain zuzen ere, Ortuño Ibañez de Agirre gortesau ospetsuaren eta haren emazte Maria Eskibel Arratiaren aginduz. Garai batean, apezpikuen egoitza izan zen. Egun, ordea, ezer gutxi geratzen da antzinako eraikin hartatik.

    Eraikina

    Eraikinaren egungo fatxadak (XIX. mendean eraiki zuten) bi mailako oinplano angeluzuzena eta hiru solairuko dorreak ditu ertzetan. Gainera, 1997an jauregia eraberritzeko egindako lanen ondorioz, 1895ean eraikitako Gasteizko Ur Biltegi Zaharrarekin lur azpitik bat eginda dago egun. Zaharberritzea Roberto Ercilla arkitektoak egin zuen. Lorategi handiz inguratuta dago eta erabilera publikorako gune ugari ditu.

    Bi eraikin horien bat-egiteari esker, eraikin historiko bat berreskuratu eta erakusketak zein ekitaldi handiak egiteko Montehermoso Kulturunea jaio zen. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta emanaldiak egiteko aretoak ere baditu.

    2014an bertan kokatu zuten Gasteizen euskararen alde lan egiten duen Oihaneder Euskararen Etxea.

    Iruditegia

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montehermoso jauregia Aldatu lotura Wikidatan

    Erreferentziak

    1. Imanol Zurutuza: «Gasteizko hiru jauregi», ItzuL (EIZIEko itzultzaileen eztabaida zerrenda), 2000-12-12.
    2. Garikoitz Knörr: «Gasteizko hiru jauregi», ItzuL (EIZIEko itzultzaileen eztabaida zerrenda), 2000-12-12.
    3. Miel Angel Elustondo: «Lankidetza eta akordioaren emaitza Gasteizen: Gasteizko herritik dator notizia, Euskararen Etxea da urriaz gero hiriburuko Parte Zaharreko Oihaneder jauregia», Argia, 2444. zenbakia, 2015-01-04.
    4. Isidoro URSÚA IRIGOYEN: «Breve historia del Palacio de Viguria. Siglos XV - XVIII», Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 63. zenbakia (1994), 183-220. orrialdeak.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.