Mont-Saint-Michel
Le Mont-Saint-Michel (euskaraz: «Saint Michel mendia edo Done Mikel mendia») Normandiako udalerria da, granitozko itsasgorako uharte batean kokatua, Couesnon ibaiaren estuarioan dagoen muino harritsuan. Lur lehorretik itsasorantz kilometro batera barneratzen da. Kokaleku hau Avranchesetik gertu gelditzen da.
Mont-Saint-Michel Le Mont-Saint-Michel | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Normandia | ||||||||||
Departamendua | Mantxa | ||||||||||
Alkatea | Jacques Bono (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Le Mont-Saint-Michel Mont-Libre Mont-Michel | ||||||||||
Jatorrizko izena | Le Mont-Saint-Michel | ||||||||||
Posta kodea | 50170 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°38′09″N 1°30′37″W | ||||||||||
Azalera | 3.97 km² | ||||||||||
Mugakideak | Beauvoir, Pontorson eta Pontorson | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 25 (2021eko urtarrilaren 1a) −2 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,3 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Monte Sant'Angelo eta Hatsukaichi | ||||||||||
mairie-lemontsaintmichel.fr |
Bere izena, bertako Saint Michel (Done Mikel edo San Mikel) goiaingeruari sagaratua dagoen abadiari zor dio; Erdi Aroan, berriz, «Mons Sancti Michaeli in periculo mari» latin izena izan zuen.
Era berean, uharte hau Mont-Sant-Michel herriaren erdigune naturala da, erdigune geografikorik ezean. Pontorson kantoian dago, Mancheko departamenduan.
Saint-Michel mendiaren arkitektura harrigarriari eta bere badiari esker leku jendetsu eta bisitatuenetarikoa da Normandian, bai eta Frantzia osoan ere, urteko 3.200.000 bisitarirekin. Mikel Goiangeruaren estatua bat dago abade-elizaren gailurrean, itsas bazterretik 170 metrora.
Eraikuntza ugari ditu monumentu historiko sailkatuta (parrokia eliza, adibidez 1909tik aurrera), edota monumentu historikoen zerrenda gehigarrian sartuta.
Monumentu historikotzat aldarrikatu zuten herri osoa 1862an, eta 1979tik aurrera Saint-Michel mendia Unescoren Gizateriaren Ondarearen Zerrendan ageri da. Unescoren aldarrikapenean sartuta dago Moidreyko errota ere, lehorrean lau kilometro inguru barnerago kokatua.
Mantxako kanalaren bestaldean, Kornuallesen, izen eta itxura bereko St Michael's Mount udalerria dago.
Geografia
Saint-Michel mendia iparraldeko 48°38'10" latitudera eta mendebaldeko 1°30'40" longitudera dago, eta bere badia Ozeano Atlantikoak bustitzen du. Uharteak 960 metroko zirkunferentzia du, eta azalera, gutxi gorabehera 280 hektareakoa. Bere arrokaren gailurra 92 metroko garaierara iristen da.
Scissyko Basoa eta itsasoaren inbasioa
Galoen garaian, Saint-Michel mendia, bere bizilaguna den Tombelaine itsas-arrokaren antzera, "Scissyko basoaren erdi-erdian gorentzen zen, baina garai hartan, Chauseyren ibaiondoa, gaur egun baino 48 kilometro urrutirago zegoen".
Scissyko baso hau kondaira bat izango zen ziurrenik, bere izateaz ez baitago inongo frogarik.
Ibaien handitzeak
Mendiak asko sufritu zuen Saint-Michelgo badia urpean utzi zuten ibaien handitzeengatik: Sélune eta Sée ibaiak), eta batez ere, XV. mendean, Couesnon ibaia, garai hartan Normandia eta Bretainiaren muga zena, urez gainezka hasi bat-batean mendiaren mendebaldean eta Mont Saint-Michel Bretainiatik Normandiaren jabegora pasarazi zuen.
Oraindik mugako biztanle askok txantxa edo olgetagai moduan hartzen dute kondaira hau; gaur egun Couesnon-ek ez du Normandia eta Bretainia-ren arteko mugarik zehazten, muga hau Couesnon-eko mendebaldetik kilometro batzuetara baitago.
Bertako esaera zahar batek gertaera hau oroitarazten digu:
- Le Couesnon dans sa folie mît le mont en Normandie
Itsasaldiak: Itsasgora eta itsasbeherak
Badiaren itsasaldi ikusgarriek mendia gotorleku menperaezin bihurtu zuten. Mendeetan zehar, lurrez eta itsasbeheraz bakarrik sar zitekeen bertara, eta itsasoz itsasbehera zegoenean. Gaur egun bere arrokazko oinetara ailegatzen den errepide baten bitartez irits gintezke abadetxera.
Badiaren kolmatazioa eta sarrera-dikea
Urteak igaro ahala, biztanleek eta itsasertzeko jabeek Saint-Michel mendiaren badiaren polderizazioari ekin zioten.
Ekintza nabariena, 1880ean, Zubiak eta Galtzarak-ek dike urperaezin bat eraikitzea izan zen, nahiz eta agintarien aurkakotasuna eduki. Dike honek badiaren hondarreztatzea ekarri zuen, gertaera honek mendiaren uharte izatea arriskuan jarri zuen, eta horregatik dikea suntsitzea komeni zen, hondarreztatzeari amaiera emateko.
Badiaren hondar-metaketa ekiditeko beste proiektu berri bat dago martxan eta, beste ekintza batzuen artean, aparkalekua kendu eta errepidea zubi batez aldatuko da.
Historia
Saint-Michel mendia eta bere badia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Saint-Michel mendia gauez | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 80 |
Kokalekua | Frantzia Normandia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Druidak
Zeltiar tribu batzuek Mont Saint-Michel-eko Scissy-ko Basoa okupatu zuten, eta beren gurtza druidikoak ospatzera hurbiltzen ziren. XVIII. mendeko historialari bretoia zen Gil Deric abadearen arabera, arroka granitiko hark "Mi vel Tumba Beneni" izendapena jaso zuen (euskaraz "Belenusen hilobiaren mendia"), Belenus, eguzkiaren jainko galiarraren omenez. Garai haietarako bazen han megalito erraldoi bat, eta galiarrek hilerri bat ezarri zuten haren inguruetan.
Erromatarrak
Erromatarrek Herkules Portua izenez ezagutu zuten, eta euren ailegatzearekin Armorika gurutzatzen zuen errepidearen eraikuntza etorri zen, eta hauetako batek Dolo Fanarfmers-ekin lotzen zuen, Mons Belonus-en mendebaldetik igaroz. Halere, itsasoaren handitzearekin ekialderantz mugituko zen, azkenik desagerraraziz, Avranches-eko igarobidearekin bat eginik.
Kristau aroko hastapenak
Kristautasuna Armorikan IV. mende aldera agertu zen.
Lehenengo otoizlekua, San Ezteberen omenez, Hilerri mendiaren erdialdean ezarri zuten. Gero San Sinforianoren omenezkoa (Varas-eko lehen martiria) harritzarraren oinetan eraiki zen, merovingiar estilokoa. Ermitau batzuek leku hauek babestu eta Astériac (Beauvoir) apaizaren bidez beharrezko jakiak jasotzen zituzten.
Abadiaren jatorria VIII. edo IX. mende inguruetan kokatu behar da. Kondaira baten arabera, 708an, Avrancheseko gotzain zen Aubert-ek, San Migelen omenezko otoizleku bat eraiki berri zuen, behin eta berriz goiaingeruari pertsonalki eskatu ostean.
Abadia beneditarraren sorrera 966. urtean
Karlomagnoren erregealdiak Neustriari egonkortasun aro bat ekarri zion. Amaiera Enperadorearen heriotzarekin etorriko zen, anarkia eta nahasmen garai bati hasiera emanaz, batez ere normandiarren inbasioekin; bereziki Rollon-ek hondatu zuen eskualdea, 875ean.
Saint-Clair-sur-Epte-ko Akordioak (912) Rollon-i zilegitasuna eman zion, Erruango konde bihurtuz, kristautasunera bilakatzearen baldintzapean. Horren ondoren, bere lapurreta eta suntsiketen garaian eginiko zitalkeriak moldatzen saiatu zen eta ihes eginarazi zien fraideei modu aberatsean kalte-ordaindu zien.
Bere seme Gillen Longue-Épée izan zen oinordeko 917 eta bere aita bezain eskuzabal izan zen monasterioekin, bere 942ko hilketa arte.
Bere iloba, Richard I.a "Beldurgabea", bertako elizgizonen utzikeriaz haserre agertu zen, beren kultuen ardura diru-ordainpeko ordezkari batzuei uzten baitzieten. Joan XIII.a Aita Santuaren bitartez agintean baimen bat lortu zuen, erregea bera sagaratuz, leku hartan ordena ezar zedin.
Abadiaren lurpeko zelta pasabideetan arrasto megalitikoak aurkitu dira.
XI. mendean 50 fraide besterik ez zegoen, erromesentzako aterpetxeak eraikitzearen arduradunak.
XIII. mendea
1204an, Guido de Thouarsen agintepean zeuden bretoi gerrariek Mont Saint-Micheli su eman zioten. Filipe Augusto II.a erregeak monasterioa berreraikitzeko diru kopuru bikaina eskaini zuen helburu horretarako. Normandiar arkitektura estiloko Miresgarritasunaren Katedrala 1228an amaitu zen.
Mende honetan, bretoiek, normandiarrek eta ingelesek, aterpetxeen suntsiketa burutu zuten. Hau berriz errepika ez zedin kokapena gotorleku bihurtu zen.
Ehun Urteko Gerratea
Hartuezina mantendu zen, ingelesek ezin izan baitzuten konkistatu nahiz eta aldi askotan eraso egin. Gotiko flamigero estiloa sarri agertu zen garai honetako eraikinetan. Krisi ekonomikoa dago eta abadiaren gainbehera eman zen.
XVII. eta XVIII. mendeak
1622an San Mauroren kongregazio heterodoxoak kokapena berpiztu egin zuen bere berreraikuntzei esker, eta, ondorioz, erromesaldiak berriz suspertu ziren. Alkimiaren eta aurrerapen zientifikoen inguruko talde esoterikoetako kideak hemen elkartu ziren. Elizako kontserbadoreen aholkuz, Frantziako errege etxeak lekua abandonatu egin zuen. Serora edo moja dozenaren bat eta erdi-hondatutako eraikin batzuk besterik ez zen gelditzen.
Abadiako presondegiak
1791an, Frantziar Iraultza zela-eta, azken beneditarrek abadia bertan behera utzi zuten. Orduan presondegiak eraiki eta 1793tik aurrera, kleroaren konstituzio zibil berria ezeztatu zuten 300 apaiz han kartzelaratu zituzten.
1794an telegrafo optikoaren gailua (Claude Chappe sistema) kanpandorrearen gailurrean ipini zen, eta honela Mont Saint Michel Paris-Brest arteko telegrafo linearen bitartekari bihurtu.
1817an, presondegi administrazioak eginiko berrikuntza ugariei erantzun moduan, Robert de Torignik eraikitako ostatua erausi egin zuten.
1835an Viollet-le-Duc arkitektoak mendia bisitatu zuen.
Sozialista batzuen atxiloketaren ondoren (Martin Bernard, Barbès eta Louis Auguste Blanqui), zenbait artistak, artean Victor Hugo zegoela, abadia-presondegiaren aurkako salaketa burutu zuten.
Dekretu inperial baten bidez presondegia 1863an itxi egiten da.
Abadeen zerrenda
- 966-991: Maynard I
- 991-1009: Maynard II
- 1009-1017: Hildebert I
- 1017-1023: Hildebert II
- 1024-1031: Almod
- 1031-1033: Théodoric
- 1033-1048: Suppo
- 1048-1060: Radulphe edo Raoul de Beaumont
- 1063-1085: Ranulphe edo Renaut de Bayeux
- 1085-1102: Roger I
- 1106-1122: Roger II
- 1125-1131: Richard de Mère
- 1131-1149: Bernard du Bec
- 1149-1150: Geoffroy
- 1151-1153: Richard de la Mouche, Robert Hardy
- 1154-1186: Robert de Torigni
- 1186-1191: Martin de Furmendi
- 1191-1212: Jourdain
- 1212-1218: Radulphe edo Raoul des Îles
- 1218-1223: Thomas des Chambres
- 1225-1236: Raoul de Villedieu
- 1236-1264: Richard Turstin
- 1264-1271: Nicolas Alexandre
- 1271-1279: Nicolas Famigot
- 1279-1298: Jean Le Faë
- 1299-1314: Guillaume du Château
- 1314-1334: Jean de la Porte
- 1334-1362: Nicolas le Vitrier
- 1363-1386: Geoffroy de Servon
- 1386-1410: Pierre le Roy
- 1410-1444: Robert Jolivet
- 1444-1483: Guillaume d'Estouteville
- 1483-1499: André Laure
- 1499-1510: Guillaume de Lamps
- 1510-1513: Guérin Laure
- 1515-1523: Jean de Lamps
- 1524-1543: Jean le Veneur
- 1543-1558: Jacques d'Annebault
- 1558-1570: François Le Roux d'Anort
- 1570-1587: Arthur de Cossé-Brissac
- 1588-1615: François de Joyeuse
- 1615-1641: Henri de Lorraine, duca di Guise
- 1641-1643: Ruzé d'Effiat
- 1644-1670: Jacques de Souvré
- 1670-1703: Étienne Texier d'Hautefeuille
- 1703-1718: Karq de Bebambourg
- 1721-1799: Charles Maurice de Broglie
- 1766-1769: Étienne-Charles de Loménie de Brienne
- 1788: Louis-Joseph de Montmorency-Laval
Demografia
|
Irudi bilduma
- Abadiaren barnealdea
- Gotorlekuaren itzala itsaso gainean
- Gotorlekuaren beste ikuspegi bat
- Mont Saint-Michel-eko kalea
Ikus, gainera
Ereferentziak
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Mont Tombe-tik Mont Saint Michel-ra
- (Ingelesez) Le Mont Saint-Michel
- (Ingelesez) UNESCO. Munduko Ondarea
- Sateliteko irudia Google Maps-tik
- Le Mont Saint Michel
- INSEE