Monsantoko basoa

Monsantoko basoa edo Monsantoko parkea (portugesez: Parque Florestal de Monsanto) Lisboako berdegune handiena da, ia 10 km²-ko azalera duena.

Monsantoko basoa
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
Kokapen fisikoaSerra de Monsanto (en) Itzuli
Koordenatuak38°43′47″N 9°11′39″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1934
Inaugurazioa1934
Arkitektura
Azalera1.000 ha
Webgune ofiziala

    Historia

    Nekazaritzarako erabilera intentsiboak Monsantoren muinoetako basoaren soiltzea ekarri zuen. Duarte Pacheco estatu idazkariak birlandaketa abiatu nahi izan zuen eta horretarako 1934an Monsantoko Parkea eratu zen. Keil do Amaral arkitektoak diseinatu zuen eta basoaren barnean kirol eta aisialdi eremuak ere ezarri zituen. Lasterketa zirkuitu bat ere eraiki zen eta 1954 eta 1959 artean Portugalgo 1 Formula Sari Nagusia antolatu zen.

    Birlandaketak hasi zirenean landare espezie ugari sartu ziren ekosistema bereziak sortuz.

    Parke ekologikoa

    Basoaren barnean, 50 hektareako parke ekologikoa ezarri da. Haren helburua da bisitarien artean ingurumenari buruzko gogoeta eragitea, hala geologiari nola fauna eta florari dagokionez.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.