Monsanto
Monsanto Company AEBetako nekazaritza korporazioa da, genetikoki eraldatutako hazien ekoizle handiena mundu osoan. Izan ere, hainbat laboretan merkatuen %70-%100 dauka bere menpe. Halaber, hazi arrunten konpainiarik handiena ere bada munduan, 2005ean Seminis Inc erosi ondoren. Orotara 18.800 langile ditu, eta 2007rako 8.563 mila milioi dolarreko mozkina aitortu zuen[1].
Monsanto | |
---|---|
Datuak | |
Mota | multinazionala eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | nekazaritza eta bioteknologia |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Monsanto Canada (en) , NutraSweet (en) , Agracetus (en) , Cetus Corporation (en) , Delta & Pine Land Company (en) , Monsanto (United Kingdom) (en) , Monsanto (India) (en) , Monsanto (Brazil) (en) eta Seminis Vegetable Seeds, Inc. (en) |
Enplegatuak | 25.500 (2015) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Hugh Grant (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | Bayer |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 15.000.000.000 $ (2015) |
Irabazi garbia | 2.300.000.000 $ (2015) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1901 |
Sortzailea | John Francis Queeny (en) |
Sorlekua | Saint Louis |
Desagerpena | 2018ko ekainaren 7a |
Jasotako sariak | Silver Anvil Award (1989) Roger Award |
webgune ofiziala |
Genetikoki eraldatutako hazien eta hazteko hormonen garapenak eta salmentak, baita politikaren gaineko lobby-jarduerak ere, mundu osoan zehar eragin dute polemika eta globalizazioaren aurkako mugimendukoen eta ingurumenaren aldekoen jomugan jarri dute enpresa.
Historia
John Francis Queeny botikariak sortu zuen Monsanto 1901ean St. Louis-en (Missouri). Enpresari emaztearen ezkondu aurreko abizena eman zion. Hastapenean sakarina eta kafeina Coca-Cola konpainiari hornitzen zizkion. 1940ko hamarkadatik aurrera plastikoen eratorriak ekoizteari ekin zion, eta lehen bonba atomikoa garatzeko proiektuan parte hartu zuen. 1960ko hamarkadan Vietnamgo Gerran erabilitako ajente laranja zeritzonaren ekoizle nagusia bilakatu zen. Bioteknologia arloan 1997an hasi zen.
Oin oharrak
- "Google Finance: Monsanto Company.