Taxon monotipiko
Biologian, taxon monotipikoa mendeko taxon bakarra duen talde taxonomikoa da.[1]
Esaerak kontrakoa adierazi arren, ez du esan nahi espezimen bakarra duenik. Espezie monotipiko batek ez ditu azpiespezierik edo taxon txikiagoarik.
Generoez aritzen bagara, monotipikoa baino "uniespezifiko" hitza hobetzen da. Landareen nomenklaturan, genero monotipikoak aldi berean espezie eta generoa deskribatzen dutela esan nahi du.[2]
Adibideak
- Cephalotaceae familiak genero bat- Cephalotus- eta espezie bat -Cephalotus follicularis baino ez ditu.
- Urde inurrijalea (Orycteropus afer) Orycteropus generoan monotipikoa da; era berean, generoa monotipikoa da Orycteropodidae familian eta familia Tubulidentata ordenan.
- Guakamaio urdina (Anodorhynchus hyacinthinus) espezie monotipikoa da, azpiespezierik ez du eta.
- Tximutxak (Panurus biarmicus) zenbait espezie ditu, baina Panurus generoan dago, Panuridae familian monotipikoa dena.
- Ozichthys albimaculosus Ozichthys genero monotipikoaren espezie tipoa da.[3]
Erreferentziak
- Mayr E, Ashlock PD.. (1991). Principles of Systematic Zoology. (2. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0-07-041144-1..
- McNeill, J.; Barrie, F.R.; Buck, W.R.; Demoulin, V.; Greuter, W.; Hawksworth, D.L.; Herendeen, P.S.; Knapp, S.; Marhold, K.; Prado, J.; Reine, W.F.P.h.V.; Smith, G.F.; Wiersema, J.H.; Turland, N.J.. (2012). International Code of Nomenclature for algae, fungi, and plants (Melbourne Code) adopted by the Eighteenth International Botanical Congress Melbourne, Australia, July 2011. Regnum Vegetabile 154 A.R.G. Gantner Verlag KG ISBN 978-3-87429-425-6..
- Fraser, T.H.. (2014). «A new genus of cardinalfish from tropical Australia and southern New Guinea (Percomorpha: Apogonidae)» Zootaxa 3852 (2): 283–293..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.