Monotipia
Monotipia testua konposatzeko makina da, letra bakoitza banaka egiten duena. Bi parte nagusik osatzen dute: zulatzailea eta funditzailea. Zulatzaileak aldiko jotzen den teklari dagokion formako zulo bat egiten du zinta batean eta funditzailearen bidez letra bakoitzari dagokion moldea edo zuloa metal urtuz betetzen da. Tolbert Lanstonek asmatu zuen 1885ean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/06/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.