Stand-up

Stand-up komedia genero bat da, non aktore eta umorista zuzenean zuzeneko audientzia batera zuzentzen den.[1] Komiko bakar batez irudikatzen denean, bakarrizketa komiko izenaz ere ezagutzen da. Antzerki tradizionalean ez bezala, stand-up komediagileak publikoarekin elkarreragiten du kasu batzuetan, elkarrizketa mota desberdinak ezarriz. Bakarrizketa umore beltzazkoa izan ohi da, eta hipokresia, ironia eta eguneroko bizitzako egoerak modu entretenigarrian aipatzea, politikoei, gizarteari, kulturari, balioei, ohiturei edo tradizioei edo baita bere buruari ere iseka eginez.

B.J. Novak eestatubatuar umorista Olde Englishen bakarrizketa bat egiten, 2007ko ekaina.

Euskal Herrian, azken boladan, genero hau gehien aldarrikatu duen umoregilea Antton Telleria da; 2021eko udaberritik aurrera, "Nekatutak" izeneko ikuskizunarekin, stand-up-en bidea egiten hasi da. [2][3][4][5]

Mirari Martiarena, Idoia Torregarai, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola eta Zuhaitz Gurrutxaga ere genero horretan koka ditzakegu. [6] [7][8] ETB1eko "Barre Librea" saioak (Bi denboraldi, 2021eko ekainera arte) bultzada handia eman die umorezko bakarrizketak egiten dituzten euskal sortzaileei. [9]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Shouse, Eric. (2020). Oppliger, Patrice A.; Shouse, Eric eds. The Dark Side of Stand-up Comedy. Springer Nature Switzerland AG: Palgrave Macmillan  doi:10.1007/978-3-030-37214-9_2. ISBN 978-3-030-37213-2..
  2. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Umoreaz, serio» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  3. gaztezulo. «Antton Telleria: “Euskarazko umorea oso atsegina eta zuria izan da beti. Putzu ilunetan gehiegi sartu gabe, badaezpada…”» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  4. «[:euAntton Telleria "Nekatutak" - Bidean produkzioak [:]»] Bidean produkzioak (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  5. Mallona, Olatz Enzunza. ««Gustatzen zait zuzentasunetik pixka bat aparte ibiltze hori»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  6. Urkizu, Urtzi. ««Azken muturreraino eramaten dugu barrea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  7. «'Luze edo Motz': Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren ikuskizun berria» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  8. Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Umorean sinesten dut, terapia modura»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  9. Urkizu, Urtzi. «ETB1eko 'Barre librea' saioa gaur amaituko da, behin betiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.