Monolaborantza
Nekazaritzan, monolaborantza landare-espezie bakar baten laborantzari deritzo, gehienetan lur eremu zabal bati buruz. Horrela, gariaren monolaborantza dagoela esaten da lur eremu batean garia bakarrik lantzen denean. Polilaborantza jardueraren aurkakoa da. Monolaborantza kritikatua izan da epe luzera lurzoruen higadura eta bioaniztasunaren galera baitakar ondorio moduan. Izurriteen hedapena erraztu ere egiten ditu.
Adiera zabalean, eta ekonomian batez ere, eskualde batean jarduera ekonomiko baten nagusitasuna gertatzen denean monolaborantza dagoela esan ohi da. Adibidez, eskualde batean turismoaren monolaborantza dagoela esaten da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.