Monoblastozoa
Monoblastozoa Mesozoaren aniztasuna dela eta filum izateari utzi zionean sorturiko filum berria da. Espezie bakarra deskribatu da orain arte, Salinella salvae. 1892an aurkitu zuen J. Frenzelek Argentinako gatzaga batean, eta laborategian landu zuen. Animalia hau ez da gehiagotan aurkitu eta horregatik dudak daude bere benetakotasunaren inguruan.[1].
Monoblastozoa | |
---|---|
Salinella salve Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Eukaryota |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Monoblastozoa Frenzel 1892
|
Protozoa baino antolatuago baina oraindik oso primitiboa bere antolaketan. Aurreko eta atzeko partea du eta zilio ugari, batez ere aho eta ipurtzulo inguruan. Zelula geruza bakarra dute. Asexualki birsortzen dira, gorputza erditik banatuz.[2].
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monoblastozoa |
- Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2ª edición. McGraw-Hill-Interamericana, Madrid (etc.), XXVI+1005 pp. ISBN 0-87893-097-3.
- Frenzel, J., 1892. Untersuchungen über die mikroskopische Fauna Argentiniens. Archiv für Naturgeschichte, 58: 66–96. PDF
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.