Monique Wittig
Monique Wittig (Rhin Garaia, Alsazia, Frantzia, 1935eko uztailaren 13a – Tucson, Arizona, AEB, 2003ko urtarrilaren 3a)[1][2] frantziar idazlea eta teoriko feminista izan zen, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona. Generoaren eraikuntza sozialaz idatzi zuen, eta "kontratu heterosexuala" esapidea erabili zuen lehendabizikoz. Lehen nobela 1964an idatzi zuen, L'Opoponax. 1969an bigarrena etorri zen, Les Guérillères, lesbofeminismoan mugarri bat ezarri zuena.
Monique Wittig | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dannemarie, 1935eko uztailaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Tucson, 2003ko urtarrilaren 3a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Wittig (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sande Zeig (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sorbona |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, eleberrigilea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta aktibista |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Arizonako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Gouines rouges (en) ![]() Daisies (en) ![]() Mouvement de libération des femmes Front homosexuel d'action révolutionnaire (en) ![]() |
Mugimendua | material feminism (en) ![]() feminismo erradikala radical lesbianism (en) ![]() lesbofeminism (en) ![]() |
moniquewittig.com | |
![]() ![]() |
Teoriak
Wittigen teoriek lesbofeminismoaren oinarria osatu zuten. Teoria horiek postulatu feministetatik eratorriak dira —zehazki, postulatu feminista lesbianetatik—, eta gerora queer teoriak bere egin eta egokitu baditu ere, egiazki materialismo frantziarrean kokatzen dira. Izan ere, teoria lesbofeministaren arabera, sexuaren kategoria gizarte-eraikuntza bat da, ez aurrez zehazturiko kategoria natural edo biologiko bat, eta eraikuntza hori emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanen ondorioz sortzen da; hau da, ez da sexuaren kategoria botere-harremana sorrarazten duena, ezpada alderantziz, botere-harremana da sexuen kategoriak zehazten dituena eta horien beharra daukana. Horregatik ulertzen dira gizonezkoak eta emakumezkoak klase gisa, eta ez talde biologiko legez; Wittigen ustez, emakumeak klase gisa definitzen dituena gizonekiko duten esklabotza-egoera da. Ildo horri jarraikiz, heterosexualitatea erregimen politiko bat legez ikusten du, mundua ulertu eta antolatzeko era bat, ez sexu-orientazio, sexu-lehenespen edo sexu-praktika gisa.
Bestalde, Wittigek hizkuntzaren funtzioa ere aztertzen du. Bere ustez, hizkuntzak boterearen bereizketa klasikoa iraunarazten du, eta betikotzen ditu, baita, bereizketa horretatik eratorritako definizio guztiak; hau da, hizkuntza eraikuntza maskulino hegemonikoaren esanetara dago, horren arabera sailkatzen da beste guztia.
Teoria horiek guztiak feminismo materialistaren jarraitzaile ziren beste hiru emakumerekin batera garatu zituen: Colette Guillaumin, Nicole-Claude-Mathieu eta Paola Tabet. 1970eko hamarkadan, hainbat artikulu argitaratu zituzten Nouvelles Questions Féministes aldizkarian.
Lan hautatuak
- L'opoponax (1964)
- L'Amant vert (1967)
- Les Guérillères (1969)
- Le Grand-Cric-Jules (1972)
- Récréation (1972)
- Dialogue pour les deux frères et la soeur (1972)
- Le Corps lesbien (1973)
- Brouillon pour un dictionnaire des amantes (1976)
- La pensée straight (1980)
- The point of view: universal or particular? (1983)
- Virgile, non (1985)
- Le Voyage sans fin (1985)
- The Straight Mind (1992)
- Paris-la-Politique (1999)
Euskaraz
- Pentsamendu heterozuzena (Susa, 2017, Lisipe bilduma; itzultzaileak: Maialen Berasategi Catalán, Irene Arrarats Lizeaga, Danele Sarriugarte Mochales, Mirentxu Larrañaga Sueskun). The Straight Mind (1980) liburuan bildutako bederatzi saiakeretatik sei jasotzen ditu. Liburua osorik on-line.
- Ikuspuntu berezia ala unibertsala? (Utriusque Vasconiae, 2010, Desira desordenatuak bilduma; Itzultzailea: Itxaro Borda). Testua osorik on-line.
- Hiru kontakizun, Paris-la-Politique liburutik hartuak (armiarma.eus, 2013; itzultzailea: Itxaro Borda). Testuak osorik on-line, Itxaro Bordaren hitzaurrearekin.
Erreferentziak
- «Monique Wittig, 67, Feminist Writer, Dies» The New York Times 2003-1-12.
- Duchamp, L. Timmel. (2003-1-25). «In Memoriam: Monique Wittig» Fantastic Metropolis.
Ikus, gainera
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Monique Wittig |
- Lesbofeminismoa
- Feminismoa