Monica Lewinsky
Monica Samille Lewinsky (San Frantzisko, Kalifornia, 1973ko uztailaren 23a) Estatu Batuetako emakumezko bat da, hedabideetan lan egin ohi duena, eta 1990eko hamarkadan ospea izan zuen sexu afera izan baitzuen Bill Clinton AEBetako presidentearekin.
Monica Lewinsky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1973ko uztailaren 23a (50 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Bernard Lewinsky |
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Economics gizarte-psikologia Beverly Hills High School (en) Santa Monica College (en) John Thomas Dye School (en) Lewis & Clark College (en) Pacific Hills School (en) |
Hezkuntza-maila | Psikologia |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, gizarte-psikologoa, enpresaburua, psikologoa eta ekintzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lewinsky eskandalua
Lewinsky eskandalua izan zen 1998an AEBetako hedabideak eta politika astindu zituen kasua: Bill Clinton presidentearekin izan zuen aferaren ondorena. Izatez, eskandalua piztu zenerako, harremana etenda zegoen. 1995eko azarotik 1997ko martxora artean gertatutako sexu-topaketa bakanak izan ziren harremanaren funtsa, eta harekin lotuta, telefono bidezko sexu-elkarrizketak, opari trukeak, eta lanpostua aurkitzeko maniobra batzuk.
Harreman horien berri Linda Tripp izeneko lagun bati eman zion Lewinskyk, baina Tripp-ek, lagunaren kezkak arretaz hartzen zituelakoan, Clintonen kontrako auzi legala bultzatzeko asmoz manipulatu zuen Lewinsky.
Eskandaluaren ondorengoak
1999tik aurrera, hedabideetan agerpen ordainduak izaten hasi zen Lewinsky, zelebritateari etekina ateratzeko. Andrew Morton idazlearekin batera, liburu bat ere argitaratu zuen 1999an, Monica's Story, bere bertsioa kontatzen zuena. Harrezkero, hedabideetan agerpenak egiten jarraitu du, baina ez bakarrik bere istorioaz jarduteko, beste kontu batzuk komentatuz ere, iruzkingile ezagun gisa.
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |