Möngke
Möngke (mongolieraz: ᠮᠥᠩᠬᠡ / Мөнх Mönkh;[1] txinera tradizionalez: 蒙哥; pinyinez: Ménggē; 1209ko urtarrilaren 11 –1259ko abuztuaren 11) mongolen khagana izan zen, Genghis Khan Mongolen Inperioaren sortzailearen biloba. Kumandar eta alanoen aurkako kanpainetan, Errusiako mongol inbasioan[2] eta Europa ekialdekoan parte hartzeagatik ezaguna da.
Möngke | |||||
---|---|---|---|---|---|
1251ko uztailaren 1a - 1259ko abuztuaren 11 ← Güyük - Kublai Khan →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mongolen Inperioa, 1209ko urtarrilaren 11 | ||||
Herrialdea | Mongolen Inperioa | ||||
Heriotza | Diaoyu Fortress (en) , 1259ko abuztuaren 11 (50 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Burkhan Khaldun (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Tolui | ||||
Ama | Sorghaghtani Beki | ||||
Ezkontidea(k) | Qutuqtai Khatun (en) Huolicha (en) Oghul-Khoimish (en) Chubei (en) Yesuder Khatun (en) Qutai qatun (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Borjigin (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Khana |
1248ko udan, kanpainaren amaiera goiztiarra baino lehen,Güyük hirugarren khaganen heriotzagatik Möngke Mongoliara itzuli zen. Inperioa gobernatu nahi zuten Gengis Kanen ondorengoen fakzioen aurrean, Möngkek Batu Khanen laguntzari esker irabazi zuen, eta 1251n khagan aukeratu zuten.
Möngke, khan bezala, hegoaldeko Txinako Song dinastiaren aurkako gerrara bideratu zen. 1254an Yunnango Dali hiria konkistatu eta Indotxina inbaditu zuen, mongolek Txina iparraldetik, mendebaldetik eta hegoaldetik inbaditu ahal izan zutelarik. Hamarkadaren amaieran agintea pertsonalki hartu ondoren, iparraldeko frontean zehar gotortutako hiri asko harrapatu zituen, Txinaren konkista nabarmen erraztuz. Bere anaia Hulagu Asiako hego-mendebaldera ere bidali zuen, Mongolen Inperioa Egiptoko ateraino zabaltzeko. Bere agintaldian ez zion garrantzi handirik eman Europaren konkistari, Inperioa nahiko lanpetuta baitzegoen Txinan eta Egipton borrokan, baina Möngkek Baturekin zuen adiskidetasunak Inperioaren batasunari eutsi zion.
Gaur egungo Chongqingetik gertuko gudu batean hil zen, 1259ko abuztuaren 11n. Bere heriotzaren kausari buruzko bertsio ezberdinak daude. Batek setio batean arkulari txinatar baten geziak zaurituta hil zela dio. Beste kronikari batzuek diotenez, disenteria izurrite baten ondorioz hil zen, edo are koleraren ondorioz.[3][4][5] Nolanahi ere, haren heriotzak Hulagu Sirian eta Egipton kanpaina bertan behera uztera behartu zuen, eta, aldi berean, Mongolen Inperioaren batasuna suntsitu zuen gerra zibila eragin zuen. Bera izan zen guduan hil zen khagan bakarra.
Familia
Erreferentziak
- (Mongolieraz) Мөнх хаан. in: mongoltoli.mn..
- Lawrence N. Langer Historical dictionary of medieval Russia, p. 131
- George Lane Daily life in the Mongol empire, p. 9.
- John Man Kublai Khan, p. 98.
- Jack Weatherford Genghis Khan and the making of the modern world, p. 188