Monegros Desert Festival
Monegros Desert Festival (euskaraz Monegroak Basamortuko Jaialdia) Espainiako Aragoi autonomia erkidegoan dagoen Monegroak eskualdean urtero ospatu ohi den musika elektronikoaren inguruko jaialdi bat da, Candasnos eta Fraga udalerrien artean kokatzen delarik.
Monegros Desert Festival | |
---|---|
Jendea Monegros Desert Festival jaialdian zehar. | |
Sortze data : | 1994 |
Lekua : | Monegroak, Candasnos eta Fraga udalerrien artean. Aragoi, Espainia |
Antolatzailea : | ENTER GROUP |
Musika mota : | Musika elektronikoa |
Webgunea : | www.monegrosfestival.com |
Techno, hip-hop, drum and bass eta minimal musiken kontzertu eta emanaldiak eskeintzen dira.
Historia
Musika jaialdi hau Florida 135 klubeko ohiko bezeroak elkartzean sortu zen, hasierako ekitaldia 1994an ospatu zelarik, eta gaur egun europar musika elektronikoaren inguruko ospakizun garrantzitsuenetakoen artean kokatzen da. Azken urte hauetan batez besteko 40.000 pertsonen bisita izan du, eskualde osoan eragin handia duen ospakizuna da, Lleida, Zaragoza edo Huesca bezalako hirietatik nahiz inguruetako udalerrietatik jendea ugari bertaratzen baita, ondorioz jaialdiak irauten dituen egunetan zehar eskualdeko ostatuak bete eta etekin ekonomikoa atera ohi dute.
Bere egoitza Bartzelona hirian duen Enter Group ekoiztetxeak antolatu ohi du. Jaialdi honen helburua mundu osoan arrakasta duten nazioarteko musika elektroniko, hip-hop eta raparen inguruko artistak bertara erakartzea da.
Ekitaldiak
Daramatzan 16 ekitaldietan zehar, bertatik artista ugari iragan izan dira, urtero nazioartean ezagunak diren 30 artista inguru bildu ohi dira.
- 2009ko ekitaldia: Andreas Kremer / Brodinski / Ben Sims / Cristian Varela / Calle 13 / Carl Cox / Dave Clarke / Dj Hype & Mc Jakes / Dubfire /Eto & Gab / Frank Kvitta /Fran The Breakstorm & Mc Prince Osito & Mc R-Vee / Gentleman / Josh Wink / Ken Ishii / La Excepción / Loco Dice / Lukas & Fernanda Martins / N-Type / O.B.I. / Orbital / Oscar De Rivera / Pet Duo / Robert Lamart / Ricardo Villalobos / Sven Väth / Sven Wittekind / Subfocus / The Madox / Tiga / Tote King Band / Tego Calderón / Valentino Kanzyani / Vitalic
- 2010eko ekitaldia: Pendulum (live), 2manydjs (live), Laurent Garnier (live), Mala Rodríguez, Bloody Beetroots Death Crew 77, Buraka Som Sistema (live), Dave Clarke, Richie Hawtin, Jeff Mills, Luciano, Digitalism (dj set), Ben Sims, Adam Beyer, Marco Carola vs. Loco Dice (Back II Back exclusive set), Technasia (live), DJ Rush, Oscar Mulero, Umek, Popof (live), Cristian Varela, Paul Ritch (live), Matthew Jonson, Frank Kvitta, Pet Duo, Boris S (live), OBI Vs. Lukas, Eto & Gab, Du’Art, Mat Weasel VS Harry Potar aka Roms, Guigoo Narkotek, Maissouille, CPV, SFDK, Morodo, Chacho Brodas, Caspa feat. MC Rod Azlan, Reso, Sub Focus, Benny Page, Drumsound & Bassline Smith feat. Youngman MC, Aaron Spectre’ Drumcorps (live), Aphrodite & MC Junior Red, Kid 606, Otto von Schirach, Marc Marzenit (live), Cesar Merveille, The Horrorist,Niskerone, Narcotik Dlux, Raúl Mezcolanza, Fran the Breakstorm feat. MC Osito & MCR eta Ve.
Kanpo estekak
- Monegros Desert Festival jaialdiko webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Portugesez) (Nederlanderaz)
- Monegros Desert Festival - Myspace.com webgunea (Gaztelaniaz)