Monarkia Hispaniko

Hispaniar Monarkia edo Espainiar Monarkia Unibertsala (batzuetan, Monarkia Katolikoa edo Espainiako Monarkia deitua) Errege-Erregina Katolikoen Gaztela eta Aragoi koroen loturarekin jaio zen 1479 urtean, eta XVIII. mendera arte iraun zuen, alegia Filipe V.a Espainiakoak lurralde guztiak Espainiako Erresuman batu zituen arte. Batzuetan, adiera zabalago batean, edozein dinastiatako Espainiako errege-erreginak adierazteko ere erabiltzen da izen hau.

Hispaniar Monarkia
Monarquía Hispánica
1479  1715
Monarkia
Espainiako bandera

Espainiako armarria

Geografia
HiriburuakToledo (1479–1561)
Madril (1561–1601)
Valladolid (1601–1606)
Madril (1606tik aurrera)
Biztanleria31.000.000 (1580-1640)
Azalera31.500.000 (1580-1640) km²
Ekonomia
Diruaerreala
Kultura
Hizkuntza(k)gaztelania, portugesa, katalana, cebuera, euskara, frantsesa, nederlandera, alemana, galiziera, siziliera, napoliera, lombardiera, aimara, kitxua, nahuatla, guaraniera, tagaloa eta latina, bereziki
Erlijioakatolikoa
Historia
Gaztela eta Aragoiko Erresumen batasuna1479
Granadako Erresumaren konkista1492
Nafarroako Erresumaren konkista1512
Portugalgo Erresumaren eransketa1580
Oin Berriko Dekretuak1715
Aurrekoak
Gaztelako Koroa
Aragoiko Koroa
Granadako Erresuma
Nafarroako Erresuma
Borgoinako Dukerria
Milanerria
Portugalgo Erresuma
Ondorengoak
Espainiako Erresuma
Portugalgo Erresuma
Probintzia Batuak
Austriar Herbehereak
Siziliako Erresuma
Napoliko Erresuma
Milanerria

XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia, munduko lehen potentzia izatera iritsi zen, lehenik Portugalekin eta, ondoren, Frantzia, Ingalaterra eta Otomandar Inperioarekin lehia zuzenean. Gaztela, Portugalekin batera, europar esplorazioan eta ozeanoen (Ozeano Atlantikoa Espainia eta Mendebaldeko Indien artean eta Ozeano Barean, Ekialdeko Asia eta Mexiko artean, Filipinen bidez) bidezko merkataritza ibilbideen irekitzean aurrenengoa zen.

Espainiar konkistatzaileek, Amerika eta Asia, Afrika eta Ozeaniako beste lurralde batzuetako kulturen lurralde zabaletara heldu ziren, eta haiek menperatu zituzten. Espainia, bereziki Gaztelako Erresuma, hedatu egin zen, lurralde horiek kolonizatuz, eta, horrekin, garai horretako munduko inperio ekonomikorik handiena osatuz. 1580ko Portugaldar Inperioaren eransketaren (1640an galdua) eta XIX. mendeko amerikar kolonien galeraren artean, lurraldeari dagokionez, inperiorik handienetako bat izan zen, XVII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, bere ekonomiak sekulako porrotak jasan arren, eta beste hainbeste arlo militarrean ere.

Erregeen ezkon politikak, lehenik, Aragoiko Koroarekin elkartzea, eta Borgoinako dukerriarekin, eta, ondoren, denbora batez, Austriarekin elkartzea ahalbidetu zuen. Politika honekin, Europan lurralde ugari lortu ziren, non potentzia nagusietako bat bihurtu zen.

Espainia ozeanoetan nagusi zen bere esperientziadun Armadari esker, bere soldaduak ziren hobekien entrenatuak zeudenak, eta bere infanteria, beldur gehien sortzen zuena. Espainiar Inperioak, bere Urrezko Mendea edo Urrezko Garaia, XVI. mendea eta XVII. mendearen lehen erdiaren artean izan zuen, militarki zein kulturalki.

Inperio zabal eta sakabanatu hau, etengabe egon zen borrokan potentzia etsaiekin lurralde, merkataritza edo erlijio kontuengatik. Mediterraneo itsasoan Otomandar Inperioarekin, Europan, Frantziarekin, nork nagusitasuna lehiatzen zion, Amerikan, hasiera batean Portugalekin, eta, askoz geroago, Ingalaterrarekin, eta herbeheretarrek behin euren independentzia lortu ondoren, baita hauekin ere beste toki batzuetan.

Hispaniar Monarkiaren Inperioaren hedapen anakronikoa

Gorantza zetozen Europako potentziekin etengabeko borrokek, askotan guztiekin aldi berean, denbora luzean zehar eta ezberdintasun erlijioso zein politikoetan oinarrituak, lurraldeen pixkanakako galerekin, euren sakabanaketaren ondorioz defendatzeko zailak zirenak, espainiar boterearen pixkanakako gainbeheraren arrazoiak izan ziren. 1648 eta 1659 bitartean, Westfalia eta Pirinioetako bakeek, Espainiaren gainbehera berretsi zuten potentzia nagusi bezala. Gainbehera hau, europar lurraldeen gaineko domeinuari dagokionez, Utrechteko bakearekin amaitu zen, 1713an, herrialde arerioetako batetik zetorren errege batek sinatua, Filipe V.a Espainiakoak. Espainiak, Italian eta Herbehereetako bere lurraldeei uko egiten zien, Europako nagusitasuna galtzen zuen, europar politikan domeinatzen jarraitzeari uko egiten zion.

Hispaniar Monarkiaren hasiera

Espainiaren bateratzea eta Errekonkistaren amaiera

Errege-erregina Katolikoen ezkontzak (Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa) bi koroak elkartu zituen Juana la Beltraneja Gaztelako Ondorengotza Gerran garaitu zuenean Elisabet tronuratua izan zenean. Hala ere, erresuma bakoitzak bere administrazio propioa mantendu zuen monarkia beraren pean. Estatu bateratu baten eraketa soilik gobernari beren agintepean mendeetan elkartu ondoren gertatu zen. Errege berriek estatu moderno absolutista sartu zuten euren domeinuetan, laster handitu nahi izan zituztenak.

Granadako Erresumaren errendizioa, Errege-erregina Katolikoen aurrean 1492an (1882an asmatutako margolana).

Gaztelak Atlantikoan parte hartu zuen, penintsulatik kanpoko bere inperioaren hasiera izan zenean, Portugalekin lehiatuz inperio honen kontrolagatik XIV. mendearen amaieratik, une horretan Kanariar uharteetara zenbait bizkaitar eta andaluziar espedizio bidali zirelarik. Uhartedi honen behin betiko konkista Henrike III.a Gaztelakoaren gobernupean hasi zen 1402an Jean de Bethéncourtek gaztelar erregeari enpresa horretarako baimena eskatu zionean basailutzaren truke. Bitartean, XV. mendean zehar Gonçalo Velho Cabral bezalako esploratzaile portugaldarrek Azore, Cabo Verde eta Madeira uharteak kolonizatu zituzten. 1479ko Alcaçovaseko hitzarmenak, Gaztelako Ondorengotza Gerran bakea suposatu zuena, herrialde bakoitzaren eraginguneak banatu zituen Afrikan eta Atlantiko Ozeanoan, Gaztelari Kanariar uharteen gaineko subiranotza eta Portugali honek jada bazituen uharteen gainekoa, Ginearena eta oro har "baldintza horietan topatua zen edo topatuko zen lurralde ororen gainekoa". Fezeko Erresumaren konkista ere esklusiboki Portugalgo erresumarentzat geratzen zen. Hitzarmena Sixto IV.a aita santuak berretsi zuen 1481ean Aeterni regis buldaren bidez. Bitartean Errege-erregina Katolikoek Kanariar uharteen konkistaren azken fasea hasi zuten, enpresa hori euren kontura hartuz, jauntxo feudalek hango indigena guantxe guztiak euren mende hartzeko zuten zailtasunen ondorioz: kanpaina luze eta gogor batzuetan zehar, gaztelar armadak Kanaria Handia uhartea (1478-1483), La Palma 81492-1493 eta, azkenik, Tenerife (1494-1496) uharteak hartu zituzten.

Gaztelar Errekonkistaren jarraipen bezala, Errege-erregina Katolikoek 1492an Granadako taifa erresuma konkistatu zuten, Al-Andaluseko azken erresuma musulmana izan zena, Gaztelari ordaindutako urrezko zergen bidez eta Aragoiko koroarekin eta Ipar Afrikarekin zuen aliantza politikaren bidez mantendu ahal izan zena.

Errege-erregina Katolikoen espantsio politika Afrika kontinentalean ere nabaritu zen: Andaluziako kostaldea eta valentziar eta kataluniar komertzio komunikabideak mehatxatzen zituen pirateriarekin amaitzeko helburuarekin, kanpaink egin ziren Afrika iparraldean: Melilla 1497an hartua izan zen, Villa Cisneros 1502an, Mazalquivir 1505ean, Vélez de la Gomera haitza 1508an, Oran 1509an, Aljer eta Bugia 1510ean eta Tripoli 1511n. Elisabet I.aren ideia, bere testamentuan agertzen dena, errekonkistak Ipar Afrikatik jarraitu behar zuela zen, erromatarrek Nova Hispania deitu zuten tokitik.

Euskal Herriko itsasontzi eta itsasgizonak inperioaren armadan

Hego Euskal Herriko ontzioletan eraikitako itsasontziek eta bertako marinelen trebetasunak prestigio handia izan zuten, bai Hispaniar Monarkian, bai Europako zati handi batean. Hala jaso zuen Fernando (edo Hernando) del Pulgar idazleak "Crónica de los Reyes Católicos" lanean: «Bizkaiko konderrian eta Gipuzkoako probintzian bizi zirenak oso iaioak ziren nabigatzen, eta oso saiatuak gudetan; bazituzten horretarako itsasontziak eta lanabesak, eta hiru gauza horietan -itsasoko gerretarako beharrezkoenak-, munduko beste edozen naziok baino ezaguera handiagoa zuten.»

XVI. eta XVII. mendeetan, Bizkaiko Ontzidiak eta Gipuzkoako Ontzidiak zuten Hego Euskal Herriko kosta babesteko ardura, ingelesen eta frantsesen erasoei aurre egiteko, batez ere. Gero, batzuen eta besteen artean mesfidantzarik ez izateko, Kantauri Ontzidia eratu zuten; ontzidi horrek kostalde osoa babesteko ardura zuen, eta Ozeano Itsasoko Armadari laguntzen zion: ontzidi hori 1590ean sortu zen, atlantikoko kostaldea babesteko eta Indietako ontzidien sarrera bermatzeko.

Hego Euskal Herriko ontziek aktiboki parte hartu zuten zenbait gertaera historikoetan. Esate baterako, Gaztelako errege Fernando III.ak Bizkai-Gipuzkoetan eraikitako ontzidi bat erabili zuen 1248an, Sevillaren errendizioa lortzeko. Geroago, Euskal Herriko ontziek Ehun Urteetako Gerrako Wilchenseako guduan (1350) parte hartu zuten, bai eta Kanariar uharteen konkistan ere (1396tik aurrera).

Era berean, Euskal Herriko itsasgizonak Aro Modernoko itsas gudu guztietan izan ziren, eta ardura eta ohore handia izan zuten. Esate baterako, Itsas Armada Handian (1588) Euskal Herriko hiru kapitain nabarmendu ziren: Miguel Okendo (Gipuzkoako Ontzidiaren burua), Juan Martinez de Rekalde (Bizkaiko Ontzidiaren burua) eta Martin Bertendona (Levanteko Ontzidiaren burua). Lehenengo biak huts egin zuten espedizio horretatik itzuli eta handik gutxira hil ziren. Bertendonak, berriz, zenbait ontzi eraikitzeko agindu zuen, Bizkaiko Ontzidia antolatzeko, Filipe III.aren erregealdian.

Nabarmendu zen beste itsasgizon bat Pedro Zubiaur marinela izan zen, 1541ean Zenarruzan jaioa. Ingelesen eta nederlandarren aurkako zenbait ekintzatan arrakasta handiak izan zituen. Diplomazialari ere aritu zen: 1605ean Britania Handira bidali zuten, eta han hil zen.

Hispaniar Monarkia (horiz), Europan, 1560 inguruan.[1]

Zalantzarik gabe, guztietan nabarmenena Antonio Okendo (1577-1640) izan zen, Miguelen semea: Ozeano Itsasoko Armadako almirante izendatu zuten 1626an. Hogeita Hamar Urteko Gerran nederlandar ontzidiaren aurka aritu zen, Dunetako Guduan (1639ko urria), eta galtzaile atera ziren. Porrot horrengatik atsekabetuta eta osasun arazoak zituela, 1640ko ekainean hil zen.

Europako politika

Errege-erregina Katolikoek Aragoiko Koroaren mediterranear politika ere heredatu zuten, eta Napolesko leinu aragoitarraren alde egin zuten Karlos VIII.a Frantziakoaren aurka, eta, leinu hau amaitu ondoren, Napoles koroara itzultzea aldarrikatu zuten. Aragoiko gobernari bezala, Fernando II.a Frantzia eta Veneziaren aurkako lehian murgildu zen Italiar penintsularen kontrolagatik. Gatazka hauek bere kanpo politikaren ardatz nagusi bihurtu ziren. Gudu hauetan, Gonzalo Fernández de Córdobak (Kapitain Handia bezala ezagutzen dena) koroneliak sortuko zituen (geroago tertzioak izango zirenen oinarria) armadaren oinarrizko antolaketatzat. Espainiarrak euren une gailenetara eramango zituen iraultza militar bat izan zen.

Elisabet erregina hil ondoren, Fernandok, errege bakar bezala, Elisabeten senar bezala izan zuena baino politika agresiboago bat hartu zuen, gaztelar aberastasunak. Italian aragoitar eragin eremua hedatzeko erabili zuen, Frantziaren aurka eta, nagusiki, Nafarroako Erresumaren aurka: 1512an konkistatu zuen Nafarroa Garaia.

Menpean izandako lurraldeak

Europa

Afrika

Amerika

  • Peruko Erregeorderria (1542tik aurrera): Peru, Ecuador, Colombia, Venezuela, Bolivia, Argentina, Paraguay, Uruguay, Guayanak eta Brasilgo mendebaldea.
  • Uharteak: Bahamak (1670era arte), Caimán uharteak (1492 eta 1660 artean), Antigua eta Barbuda (1493 eta 1632 artean), Montserrat (1493 eta 1632 artean), San Martín (1493 eta 1648 artean), Anguila (1493 eta 1640 artean), Bonaire (1499 eta 1633 artean), Trinidad eta Tobago, Granada (1498 eta 1674 artean), Curazao (1499 eta 1634 artean), Aruba (1499 eta 1636 artean), Jamaica (1655era arte), Birjina uharteak (1493 eta 1672 artean), San Cristóbal eta Nieves, Dominica, Guadalupe (1502 eta 1635 artean), Martinica (1502 eta 1635 artean), San Bartolomé (1502 eta 1635 artean), San Andrés eta Providencia (1502tik aurrera), Santa Lucía (1504 eta 1654 artean), Bermudak (1511 eta 1609 artean), Turcas eta Caicos (1512 eta 1680 artean) eta Barbados (1518 eta 1624 artean).
  • Brasil (1580 eta 1640 artean)

Asia


Ozeania

Biztanleria eta antolamendu juridikoa

Amerika eta Filipinak

Amerikako Espainiar Inperioaren gizartea guztiz berriak ziren estatutuen bitartez arautu zen, baina Gaztelako lege-multzoetan oinarrituz, menpekoen artean desberdinduz, eta bakoitzari antolamendu juridiko ezberdina ezarriz: Espainiarren errepublika eta indioen errepublika. Lurralde berrien biztanleria arraza- eta juridiko-maila desberdinetan sailkatzen ziren:

Espainiarrak

Europar jatorriko menpekoak, Amerikan jaioak (kriolloak) edo metropolian jaioak (penintsularrak). Espainiarrak ez ziren inoiz ere inperioko lurraldeen gehiengoa izan, metropolian izan ezik. Espainiarentzako kostu demografikoa, bereziki Gaztelako Koroarentzat, handia izan zen, penintsulako hazkunde demografikoa ezeztatu egin baitzuen Amerikarako emigrazioak.

Indigenak

Espainiar konkisten kostu demografikoa latza izan zen: biztanleria amerindiarra 80 milioitik XVI. mendean 12 milioietara igaro zen urte batzuk pasa ondoren, konkista-guda, erbesteratze, bortxazko lanak eta kolonizatzaileak barreiatutako gaixotasunen ondorioz (indigenak ez zituzten Europar gaixotasunen kontrako babes naturalik).

Bartolomé de Las Casas.

Indigenen eskubideen defentsa Salamanca ikastolan eta Bartolome de Las Casasen izan zituen bere adierazgarri nagusienak. 1550 urteko Valladolideko Juntetan, Juan Ginés de Sepúlvedaren ezekoaren arren, indigenak arima zutela erabaki zen. Aldez aurretik Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren testamentuan, amerindiarrak Gaztelako Koroako menpekoak aitortu zituen, horren ondorioz, ezin zintezkeen esklabotzarako erabili, Afrikako esklabo beltzak ekartzea sortaraziz. Hala ere, babes legal honek kasu askotan teorikoa izan zen egiazkoa baino. Enkomiendaren erakunde sozio-ekonomikoa, hau da, indigenak babestu eta kristautu beharreko arduraduna azken hauen tributuak exijitzearen truk, indigenen esplotazio eta bortxazko lanak izan zituen ondorio bezala (adibidez, mita sistemaren bitartez).

XVII. mendean, Jesusen Konpainiak misioak ezarri zituen portugaldar Amerikaren eta espainiar Amerikaren mugan, lurraldea kristautzeko asmoarekin. Misio horiek autonomia handia jaso zuten, hirietako askatasun eta foruetan oinarrituz, indigena bizimodura moldatuta. Kolonoen artean ez zeuden ondo ikusita, bereziki Brasilgo portugesen artean, lurraldeen arteko tentsioak areagotuz. Karlos III.ak jesuiten kanporatzea agindu ostean, deuseztatu egin ziren.

Mestizo

Hala eta guztiz ere, Hispanoamerikako gizarteak mestizo bereizgarri nagusia zuen, Frantses eta Britainiar kolonietan aurki ez zitzakeena. Konkistaren hasieratik arraza desberdineko pertsonen artean mestizajea eman zen, horren ondorioz arraza-jatorriaren araberako izendapenak sortu ziren menpekoen artean. Mestizoak, kolonien gutxiengoa osatzen zuten hasieran, baina etorkizunean ia inperioko lurralde guztien biztanleriaren gehiengoa bilakatu ziren.

Afrikarrak eta besteak

Bartolomé de las Casasek bultzatuta eta Indietako Legeak emandako babes legalarekin, afrikarrak ekarrarazi ziren, lurralde zehatz batzuetan. Karibe itsasoan eta Brasilen biztanleriaren gehiengo bihurtu ziren.

Inperioaren ondare linguistikoa

Espainiar Inperioa mundu osoan izan zuen hedaduragatik, bere ondare kulturala handia eta indartsua izan zen (hori, gaur egungo migrazio fenomenoa kontutan hartu gabe). Gaur egungo mendebaldeko eta hegoaldeko Estatu Batuetik Amerikako Argentina eta Chileraino, Asiako Filipinak edota Ekuatore Ginean Afrikan, inperioren legatua ikus daiteke.

Gaztelania hizkuntza, Txinera hizkuntzaren ostean, munduko hizkuntzarik hitz eginena da ama-hizkuntza bezala zenbatuz gero. Hortaz gain erakunde politiko-ekonomiko internazional askoren hizkuntza ofiziala da (ONU, UE, UA, OEA, TLCAN, MERCOSUR, ALCA, UNASUR eta CAN, beste batzuren artean). Lehenengo eta bigarren hizkuntza bezala 450 eta 500 milioi pertsonen inguruan hitz egiten dute, munduko hirugarren hizkuntzarik handiena izanik lehenengo eta bigarren hiztunak kontatuz gero. Gainera gaztelania munduko bigarren hizkuntza irakatsiena da ingelesaren ostean, 17,8 milioi ikasle gutxienez dituelarik, beste iturri batzuen arabera 45 milioi ikasle baino gehiago direla esanez 90 herrialde artean banatuta.

Erreferentziak

  1. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).

Bibliografia

  • Thomas, Hugh. El imperio español: de Colón a Magallanes. Editorial Planeta, S.A. ISBN 84-08-04951-8
  • Kamen, Henry. Imperio. Editorial Santillana. ISBN 84-03-09316-0
  • Carnicer García, Carlos J. y Marcos Rivas, Javier. Espías de Felipe II: Los servicios secretos del imperio español. Editorial La Esfera de los Libros, S.L. ISBN 84-9734-278-X
  • Klein, Herbert S. (1994). Las finanzas americanas del imperio español, 1680–1809. Edita Instituto Mora y UAM-Iztapalapa. ISBN 968-6914-23-4
  • Balfour, Sebastian. El fin del Imperio español (1898–1923). Editorial Crítica. ISBN 84-7423-815-3

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.