Monarka tximeletaren biosfera erreserba
Monarka tximeletaren biosfera erreserba Mexiko erdialdean dagoen biosfera erreserba da, Michoacán estatuaren ekialdean eta Mexiko Estatuaren mendebaldean kokatua. Erreserba monarka tximeletaren (Danaus plexippus) habitata eta inguru naturala babesteko sortu zen eta 56.000 hektareako eremua hartzen du[1]. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Monarka tximeletaren biosfera erreserba1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Monarka tximeletak Sierra Chincuan | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii |
Erreferentzia | 1290 |
Kokalekua | Mexiko |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
2007-2008ko neguan, monarka tximeletaren hamabi kolonia zeuden Mexikon, horietako zortzi erreserban. Horietako lau jendeari irekiak daude:
- Sierra Chincua - Tlalpujahua eta Angangueo herrietatik hurbil (Michoacán).
- La Mesa - San José del Rincón herritik hurbil (Mexikoko Estatua)
- El Capulín - Donato Guerra eta San Juan Xoconusco herrietatik hurbil (Mexikoko Estatua)
- El Rosario - Ocampo herritik hurbil (Michoacán)
Beste zortzi koloniak San José Villa de Allende eta Ixtapan del Oro herrietatik hurbil daude, baina ez dira bisitagai, tximeleta koloniei egin dakieken kaltea dela-eta[2]
Erreferentziak
- Romo, Luis. (2008). «Ultimas noticias de la Reserva a la Biosfera Mariposa Monarca» México Desconocido: 24-29..
- Novo, Gerardo. (2002). The State of Mexico. , 88 or. ISBN 968 5437 26 2..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.