Monaghan

Monaghan (irlanderaz Muineachán) Irlandako Errepublikaren Ulster probintziako Monaghaneko konderrian kokatzen den hiria da. Monaghanek 7.452 biztanle ditu (2011). Hiria Dublinetik iparralderuntz ateratzen den N2 errepideak zeharkatzen du, honek Derry eta Letterkenny hiriekin lotzen duelarik.

Monaghan
Muineachán
hiri-konderria
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Ulster
Monaghaneko konderria
Posta kodeaMN
Geografia
Koordenatuak54°14′52″N 6°58′15″W
Map
Altuera71
Demografia
Informazio gehigarria
http://www.monaghan.ie/contentv3/home/ www.monaghan.ie

Etimologia

Irlanderazko Muineachán izenak "muino txikiz betetako lurra" esan nahi du.

Historia

Hugh O'Neill irlandarraren eta britainiar tropen arteko Clontribeteko Gudua Monaghandik gertu izan zen 1591ean. Aurrez MacMahondarren lurra izan zen 1591ean ingelesek Dublinen urkatu zuten arte. Orduan hasi zen Bederatzi Urteko Gerra.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen Monaghanera, lihogintzan oinarritu zena. Horretarako garrantzitsuak izan ziren bi azpiegitura egin ziren, Ulsterreko ubidea, Clonesekin 1842an lotu zuena, eta Ulsterreko trenbidea Belfast eta Armaghekin 1858an lotu zuena.

Erresuma Batuko lehenengo sobieta Monaghanekoa izan zen, 1919ko otsailean sortu zena.

Kultura

Irlanda osoko blues jaialdirik prestigiotsuena bertan ospatzen da irailero, Harvest Time Blues jaialdia hain zuzen ere.

Monaghaneko konderriko museoa 1974ean ireki zen eta 1980an Europako Kontseiluaren saria jaso zuen.

Ondasun nabarmenak

Herriaren erdialdea lau plazaren inguruan antolaturik dago; Market Square (Merkatu-plaza), Church Square (Elizaren plaza), The Diamond (Diamantea) eta Old Cross Square (Gurutze zaharraren plaza).

  • Gurutze zaharra: Old Cross Square plazan dagoen gurutzea da Monaghaneko elementurik zaharrena, XVII mendekoa baita, baina ez dago argi gurutzea izan zen hala eguzti erloju bat. Hasiera batean The Diamond egon zen eta bertan ezartzen ziren bandoak, baina 1876an tokiz aldatu zuten Diamonden Rossmore memoriala ezartzeko.
  • Rossmore memoriala: Esan bezala 1876an eraiki zuten Diamantearen plazan. Monumentu viktoriarra da oinarri oktogonalduna eta marmolezko zutabeek eusten dute iturria. Rossmoreko 4. kondearen omenez eraiki zen ehiza istripu batean Windsorreko gazteluan hil zenean.
  • San Macartan katedrala: 1892an bukatu zen katedral neogotikoa da.
  • Leslie gaztelua: Monaghanetik 11 kilometrotara kokaturik dagoen jauregia da.

Hiritar ezagunak

Kanpo estekak

Iruditegia


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.