Mona Simpson
Mona Schieble Jandali, ezaguna Mona Simpson izenez (Green Bay, Wisconsin; 1957ko ekainaren 14a) estatubatuar saiakera-idazlea eta nobelagilea da.[1][2][3][4][5]
Mona Simpson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mona Jandali |
Jaiotza | Green Bay (Wisconsin), 1957ko ekainaren 14a (66 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | John Abdulfattah Jandali |
Ama | Joanne Carole Schieble Simpson |
Ezkontidea(k) | Richard Appel (en) (1993 - 2012) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1979) Artean graduatu : creative writing (en) Beverly Hills High School (en) Columbia Unibertsitatea 1983) Master of Fine Arts (en) : idazketa Columbia University School of the Arts (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, eleberrigilea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria saiakera eleberri laburra |
monasimpson.com | |
Biografia
Steve Jobsen arreba biologiko gaztea—Appleren sortzaileetako bat—, eta heldua zela ezagutu zuen. Joanne Carole Schieble Simpson estatubatuarraren eta Abdulfattah «John» Jandali siriar zientzia politikoetako irakaslearen alaba, Mona Kaliforniako Unibertsitatera joan zen Berkeleyn, eta 1979an graduatu zen. Paris Review-en eta Cosmopolitan-en lan egin zuen.
Idazle ibilbidea
Bere lehen eleberria, Anywhere but here, idatzi zuen, Columbiako Unibertsitatean graduondoko bat egiten zuen bitartean. Liburu hori, ama baten eta haren alabaren arteko harreman iskanbilatsua kontatzen du, 1986an atera zen eta supersalmenta bihurtu zen. Gero The lost father eta A regular guy agertu ziren. Azken hori bere neba biologiko ezagunaren erretratua da, Steve Jobs, Appleren sortzaileetako bat. Monaren gurasoek adopzioan eman zuten, ezkondu gabe zeudela.[6] Alan Deutschman-ek The second coming of Steve Jobs-en hauxe esan zuen:
«Monak bere esperientzia pertsonalak ustiatu zituen bere fikzio edukietan, eta, ama zorrotz batekin eta ez zegoen aita batekin haztearen inguruko kulpa emozionalei buruzko liburuak argitaratu ondoren, ez zen harritzekoa bere nebaz idaztea»
Simpsondek antologiak eta saiakuntza-bildumak argitaratu ditu.
Bizitza pertsonala
Santa Monikan (Kalifornia) bizi da Richard Appel senarrarekin eta Gabriel eta Grace seme-alabekin.
Lanak
- Anywhere But Here (1986)
- The Lost Father (1992)
- A Regular Guy (1996)
- Off Keck Road (2000)
- My Hollywood (2010)
Sariak
- Whiting Prize (1986)
- Hodder beka (1987, Princetongo Unibertsitatea)
- Guggenheim beka (1988)
- Lila Wallace Readers Digest-en beka (1995)
- Chicago Tribune Heartland Prize 2001
- 2001eko Faulkner Sariaren finalista[7]
- American Academy of Arts and Letters 2008ko Literatura Saria[8]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Robinson, Emily. (2020-01-17). «Mona Simpson – Age, Bio, Personal Life, Family & Stats» CelebsAges (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- (Ingelesez) https://www.latimes.com/people/mary-mcnamara. (2023-03-17). «The one thing L.A. novelist Mona Simpson does — and how she does it so well» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- (Ingelesez) Simpson, Mona. (2014-04-10). «How Mona Simpson began her writer's life at an ice cream shop» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- «Mona Simpson» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- (Ingelesez) Review, The Paris. (2020-01-22). «Announcing Our New Publisher, Mona Simpson» The Paris Review (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- Steve Lohr. Creating Jobs, The New York Times, 12.01.1997; acceso 11.01.2015
- GRANTA: Mona Simpson
- Mona Simpson:About