Moldava

Moldava[1] (txekieraz: Vltava; alemanez: Moldau; polonieraz: Wełtawa), Txekiako Errepublikako ibairik luzeena da. Bere ibilbidea, Šumavan hasi, eta, Český Krumlov, České Budějovice eta Praga igaro ondoren, Mělníken Elba ibaiarekin elkartu arte osatzen du. 430 kilometroko luzera du eta, gutxi gora-behera, 28.000 kilometro karratuko azalera bustitzen du. Ibaiadar nagusiak Luznice (Bohemia hegoaldeko aintzira gehienetako ura biltzen duena) eta Sazava (Moraviako mendietatik datorrena) ditu[2]. Elbarekin batzen den tokian, honek baino ur kopuru handiagoa darama baina, angelu zuzen eran elkartzen denez gero, ibaiadar bat dirudi.

Moldava
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera430 km
376,979 km
Geografia
Map
Koordenatuak48°51′32″N 13°53′35″E
Herrialdea Txekia
Eskualdea Hegoaldeko Bohemiako eskualdea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera28.000 km²
Arro hidrografikoaVltava Basin (en) Itzuli
Ur-emaria149,9 m³/s
LakuakLipno Reservoir (en) Itzuli, Hněvkovice Reservoir (en) Itzuli, water reservoir Kořensko (en) Itzuli, Orlík Reservoir (en) Itzuli, Kamýk Reservoir (en) Itzuli, Slapy Reservoir (en) Itzuli, Štěchovice Reservoir (en) Itzuli eta Vrané Reservoir (en) Itzuli
IturburuaBohemiako oihana
Bokalea
()
Elba

2002ko abuztuan, Moldavaren goraldi batek, zenbait pertsona hil zituen eta bere ibilbidean kalte ugari eragin zituen.

Bedrich Smetana konposatzaile txekiarrak idatzitako lan ezaguna den "Nere Aberria" (txekieraz: Má vlast) osatzen duten sei olerki sinfonikoetako batek, Moldava izena du eta, musikaren bidez, ibaiaren ibilbidea gogorarazten du.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.