Mojave
Mojave (ingelesez Mojave Desert, moʊˈhɑːvi edo məˈhɑːvi ahoskatua; mojavez Hayikwiir Mat'aar) Estatu Batuetako basamortua da, Kalifornia, hego-mendebaldeko Utah, hegoaldeko Nevada eta ipar-mendebaldeko Arizona artean kokatuta. Gertuko Sonorako basamortua baino altuago delako batzuetan Goi basamortua (High Desert) diote. Bere izena eskualdeko Mojave herritik datorkio eta 22.000 km² azalera du.
Mojave | |
---|---|
Mojave Desert | |
Joshua Tree Parke Nazionalaren ikuspegia | |
Mojave Mojave (Ameriketako Estatu Batuak) | |
Eskualdea | AEB |
Koordenatuak | 35°00′30″N 115°28′30″W |
Eremua | 124.000 km² |
Punturik garaiena | Charleston mendia (3.633 m.) |
Punturik beherena | Badwater Arroa (−86 m) |
Prezipitazioa | 150 mm/ur |
Baliabideak | Burdin, borax, zilar |
Mojaveko ezaugarrizko landarea Joshua Tree kaktusa da. Bere mugak Tehachapi, San Gabriel eta San Bernardino mendiek osatzen dute. Iparraldean Arro Handiko estepa du, eta hegoaldean eta ekialdean Sonorako basamortua.
Mojaveko hiri nagusiak honako hauek dira:
- Nevadako Las Vegas (1,9 milioi).
- Kaliforniako Palmsdale.
- Kaliforniako Lancaster
- Kaliforniako Victorville
- Kaliforniako Hesperia
- Utahko St. George
- Arizonako Lake Havasu City
- Arizonako Kingman
- Nevadako Laughlin
- Arizonako Bullhead City
- Nevadako Pahrump.
Route 66, US Highway 91, Interstate 15, Interstate 40, US Highway 395 eta US Highway 95 errepide famatuek Majave zeharkatzen dute.
Eskualdeko ibai nagusiak Colorado ibaia, Mojave ibaia eta Amargosa ibaia dira. Badaude zenbait laku ere, tartean Mead, Mohave eta Havasu.
Parke naturalak
Eskualdea lau parke naturalak ditu:
- Herio haranaren parke nazionala.
- Joshua Tree parke nazionala.
- Zion parke nazionala.
- Grand Canyon parke nazionala.
Natura-erreserbak (Wilderness Areas)
- Mendebaldea:
- Black Mountain
- Bright Star
- Kiavah
- Newberry Mountains
- Rodman Mountains
- Ekialdea:
|
|
|
- Iparraldea:
|
|
|