Moja Domingotarren Eliza eta Komentua
Moja Domingotarren Komentua eta Errosarioko Ama Birjinaren Eliza Tuteran (Nafarroa) XVII. mendean eraikitakoak dira.[1]. Tuterako Alde Zaharrean dago kokatuta.
Moja Domingotarren Komentua | |
---|---|
Fatxada nagusia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Tutera |
Koordenatuak | 42°03′47″N 1°36′37″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1623 |
Izenaren jatorria | Our Lady of the Rosary (en) |
Elizbarrutia | Tuterako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | manierismoa |
Historia
Komentua 1623 eta 1635 artean eraiki zen. 1810an, Iberiar Penintsulako Gerran, militar frantsesek, beste hainbeste tokitan bezala, kaserna moduan erabili zuten. Aurreko fatxada, oso hondatuta zegoela, 2000-2001 urteetan berritu egin zen.
Deskribapena
Komentuak latindar gurutzearen planta du, hiru nabekin. Nabeak gurutze formako zutabeez guztia 30 metroko luzerako bost tartetan bereizita daude. Upel erdiko bobeda du gurutzaduran. Estiloa apaingarri barrokozko manierista. Dorre oktogonala du, ladreiluz egina, orratz esferikoaz burututa. Ikusgarriena harriz egindako fatxada nagusia da, XVII. mendeko ohikoa zen manierismo estilokoa; esaten da Madrilgo Mesedeetako Elizaren antzekoa dela. Barruan, erretaula nagusia dago, Francisco Gurrea tuteratarrak egina; barrokoa elementu churriguerescoez egindako obra da. Aipatzekoak dira baita ere Berdusanek 1689an egin zituen margolanak.[2]
Erreferentziak
- García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. eta Orbe Sivatte, M. (1980). "Merindad de Tudela". Catalogo Monumental de Navarra, Bianako Printzearen Instituzioa, Iruñeko Artzapezpikutza, Nafarroako Unibertsitatea, I. liburuki, 492 or.
- https://web.archive.org/web/20160413144544/http://www.enciclopedianavarra.com/navarra/tudela/17641/10