Moiua jauregia

Moiua jauregia edo Mou dorrea Bergaran dagoen XVI. mendeko jauregia da, XVIII. mendean eraldatua. Malda erdian dago, herriaren irteeran, iparrerantz, Soraluzerako bidean.

Moiua jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Moiua jauregia Indalecio Ojangurenen argazki batean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′24″N 2°25′09″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001576
91

    2000ko abuztuaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

    Ezaugarriak

    Orain dela gutxira arte, ibaiaren ondoan dagoen San Lorenzo auzoa menperatzen zuen, dorretik gertu zegoen baserri batekin multzoa osatuz. Jauregiaren gainaldean garai bateko Vascongado Trenbidearen igarobidea zegoen.

    Portada nabarmenago egiten duen plataforma bat dauka sarreran, eta beste bat baratze gisa. Desnibela gainditzeko eta bi plataformak lotzeko bi eskailera eraiki ziren. Sarrerako hormak apaingarriak eta armarri bat dauzka.

    Bai sarrerako portada bai fatxada nagusiko eta albo-fatxadako hutsuneen tratamendua harrigarriak dira. Fatxada nagusiak bost ardatz ditu, erdikoa barne, eta hegoaldekoak, berriz, lau.

    Etxea hurrean XVI. mendekoa bada ere, kanpoko egitura gerora aldatua izan da. Juan Moiua Barrena eta Argarte jaunak, XVII. mendearen erdialdera etxea erosi zuen. Mende bera honetan eraikina handitzeko lanak egin ziren. Geroago, 1751n, lan aipagarriak egin ziren garitoietan, pinakuluetan, erlaitzean eta fatxada nagusian. Antzinako erako jauregi bat lortu nahi zen; horregatik, loroiz josiriko aipatu diren garitoiak, hutsune-motak, leiho bikiak, eta arku konopialak erabili zituzten. Hala ere, altxaeraren antolamendua eta bolumetria orokorra egitura barrokoaren erakusle dira.

    Eraikina mendeetan nekazaritzarako erabili izan dela dirudi.

    Jauregiak, aurrealdeko lorategiak, iturriak eta mailadiak osaturiko multzoak garrantzi handia dauka.

    Barnealdea

    Eraikuntzaren barneko egiturari dagokionez, beste eraikin baten luzapena dela dirudi, hego eta ekialderantz hormarte bat gehitu zaiola. Jatorrizko erdiguneari begiratuz, ez dirudi dorre edo defentsa-eraikina denik.

    Eraikinaren barnealdea azken bi belaunaldietako bizilagunek berreraiki dute.

    Ia karratua den oinak erabateko bolumetria dauka, gain batean kokaturik egoteak nabarmenarazten duela. Bi solairu ditu eta lau isurialdeko estalkidun ganbara bat.

    Kanpoaldea

    Harrizko eraikina da, ertzetan eta inguruetan harlanduak dituelarik. Bai ekialdean kokaturik dagoen sarrera nagusiak bai hego-fatxadak, jauregietakoak bezalako hutsuneak ditu lehen solairuan, eta leiho bikiak beheko solairuan. Ganbara begi txiki batzuen bidez aireztatzen da.

    Ertzetan garitoi zilindriko apaingarriak ditu, eolipile moduan amaitzen direnak.

    Sarrerako fatxadaren ardatza beheko solairuko arku zorrotz batek nabarmentzen du. Arkuaren alde banatan puntu erdiko bi leiho biki daude. Sarrerako ardatzaren gaineko solairuan, gainerakoak baino garaiagoa den hutsune bat dago. Hutsunearen goian frontoi hiruki bat dago eta alde banatan tailatu gabeko bi armarri. Ardatz hau landare-elementuz eta kiribilduz apaindurik dago.

    Harritzekoa da lehen solairuko balkoiak leihoburu konopialez eginak egotea, leiho soilen luzapen gisa beharbada.

    Bergaran dagoen Moiua jauregiaren aurrealdea gaur egun
    Moiua jauregiaren aurrealdea gaur egun

    Ikus gainera

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.