Moises
Moises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה; arabieraz: موسىٰ; ge'ezez: ሙሴ) testu biblikoetan buruzagi erlijioso, lege-emaile eta profeta modura azaltzen den pertsonaia da. Israelgo liberatzaile eta legegilea (K.a. XIII. mendea). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen. Egipton jaio eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako burua izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen eta Jahveren gurtzaren inguruan talde desberdinak herri bakarrean bildu.[1]
Moises | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Land of Goshen (en) , K.a. II. milurtekoa, K.a. 1393 eta K.a. 1526 |
Heriotza | Nebo, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1273 eta K.a. 1406 |
Herrialdea | baliorik ez |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Egipto, Sinai eta Midian (en) |
Jarduera | buruzagi militarra erlijio burua legegilea taumaturgoa artzaina agintaria |
Egoera medikoa | Disfemia |
Familia | |
Aita | Amram |
Ama | Jokebed |
Ezkontidea(k) | Sefora Tharbis (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Ikasleak | Josue, Eleazar eta Phinehas y Ferb (en) |
Moises hieroglifotan |
---|
Bibliako lehen bost liburuen, Torah-en, funtsezko autoretzat Moises jarri izan du tradizio judu-kristauak. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deitzen zaie Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz Moxe Rabbeinu (hebreeraz: מֹשֶׁה רַבֵּנוּ, "Moises gure irakaslea") ere deitzen zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da.
Biografia eta kondaira
Irteera liburuaren arabera, Moises jaio zenean gerra hotsak zebiltzan Egipton eta hebrearren kopuru gero eta handiagoak faraoia kezkatzen zuen, Egiptoko etsaiei laguntza eman ziezaieketela uste baitzuen. Faraoiak ume hebrear guztiak hiltzeko agindu zuenean, haren amak, Jokebedek, ezkutatu egin zuen eta, azkenean, errege familia egiptoarrak semetzat hartu zuen.
Esklaboen arduradun bat hil ondoren, Moisesek ihes egin behar izan zuen Itsaso Gorrian barrena, eta Midian eskualdera iritsi zen. Midianeko apaiz (hebreeraz: יִתְרוֹ, itro) Jethroren artaldeak zaindu zituen Horeb mendiaren magaletan. Egiptoko hamar izurriak gertatu ondoren, Moisesek esklabo hebrearrak gidatu zituen Egiptotik at, eta Itsaso Gorria zeharkatu zuten. Sasoi horretan Moisesek Hamar Aginduak jaso zituen.
Israel herria Egiptotik irtetea Moisesen gidaritzapean (K.a. XIII.mendea) eman zen. Berrogei urte egin zituzten basamortuan zehar, Jainkoak agindutako lurraldera iritsi arte. Egiptotik Sinaiko penintsula gurutzatuz atera zituen Moisesek. Itun Zaharrak esaten duenaren arabera, han hartu zuen Moisesek Yahve-rengandik Hamar Aginduak non zegoen jasota Legea eta horren arabera gobernatu behar zen Israel. 120 urte arte bizi izan zen arren, ez zuen inoiz Israelgo Lurraldea zapaldu. Moises hil ondoren, Josuek bere herria agindutako lurrera gidatzea lortu zuen, Palestinara.[2] Gertaera hori Itun Zaharreko Irteera liburuan dago kontatua. Pentateukoko bigarren liburua da.[3]
Moises zineman
- 1923 - Hamar mandamenduak (AEB)
- 1956 - Hamar mandamenduak (AEB)
- 1975 - Moses und Aron (Alemania, Austria, Francia, Italia)[4]
- 1998 - Egiptoko Printzea (AEB) (marrazki bizidunak)
- 2007 - The Ten Commandments (AEB) (marrazki bizidunak)[5]
- 2014 - Irteera: Jainkoak eta Erregeak (AEB, Erresuma Batua, Espainia)
- 2016 - Os Dez Mandamentos: O Filme (Brasil)[6]
Erreferentziak
- http://www1.euskadi.net/harluxet/
- https://www.hiru.eus/eu/historia/israel-y-fenicia
- http://www1.euskadi.net/harluxet/
- http://www.imdb.com/title/tt0071857/?ref_=fn_al_tt_1
- http://www.imdb.com/title/tt0955411/?ref_=fn_al_tt_4%7Ctítulo=http://www.imdb.com/title/tt0955411/?ref_=fn_al_tt_4
- http://www.imdb.com/title/tt5431016/?ref_=tt_rec_tt%7Ctítulo=http://www.imdb.com/title/tt5431016/?ref_=tt_rec_tt