Moirak
Moirak (antzinako grezieraz: Μοῖραι, "banatzaileak", Moerae latinizatua) antzinako Greziako jainkosak ziren, gizaki bakoitzaren patuaren irudiak. Oso lege estua zuten, eta jainkoek ere ezin zezaketen lege hori alda. Hari baten bidez gidatzen zituzten gizonen jaiotza eta heriotza. Hiru ziren: Kloto, Lakesis eta Atropos.[1].

Erromatar mitologian Parkak eta eskandinaviar mitologian Nornak baliokideak ziren[2]. Hasierako kosmogoniaren Tekmor eta Ananke jainkosak ordezkatu zituzten.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Ruck, C. A. P.; Staples, D.. (1994). Carolina Academic Press. Durham ISBN 9780890895757..
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.