Moira Dunbar

Isobel Moira Dunbar (Edinburgh, 1918ko otsailaren 3aNepean, Ontario, Kanada, 1999ko azaroaren 22a) eskoziar-kanadar glaziologoa eta Artikoko izotzen ikerlaria izan zen.

Moira Dunbar

Bizitza
JaiotzaEdinburgo, 1918ko otsailaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaNepean, 1999ko azaroaren 22a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaSt Anne's College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, geologoa eta glaziologoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Bizitza

Moira Dunbar Edinburghen, Eskozia, jaio zen 1918an. Stornowayn, Strathpeffer eta Kilmarnocken hazi zen.

Bere aita, William John Dunbar, sheriff eta abokatu ezaguna izan zen. Neba, Maxwell, itsas biologoa izan zen eta ahizpa bat ere izan zuen, Elizabeth Jenkins (ezkondu aurretik Elizabeth Dunbar).[1]

Edinburgoko Nesken Cranley School eskolara joan zen.[1]

Oxfordeko Unibertsitateko St Anne’s Collegen ikasi zuen eta Artean graduatu zen, ohoreekin, Geografian 1939an. Geografiako masterra 1948an amaitu zuen.[1]

Oxfordeko unibertsitatean ikasten ari zela, Moira Dunbar Oxford Unibertsitateko Drama Elkartean aritu zen. Ondoren, Britainia Handian bidaiatu zen English Theatre taldearekin, aktore profesional eta eszena zuzendari profesional gisa.[1] Gitarra eta pianoa ere jotzen zituen.[2]

Kanadara bizitzera joan ostean, gobernu federalean lortu zuen lana eta hizkuntzak ikasi zituen (1958an errusiar filologo bihurtu zen). Alemaniera eta frantsesa ere erraztasunez hitz egiten zituen.[2] 1964an Errusiara bidaiatu zen izotza hausteko lanak ikustera gobernuko taldearekin.[1]

Nepeanen, Ontario, hil zen 1999ko azaroaren 22an, 81 urterekin.[2]

Lana

Moira Dunbar lanean.

1947an Kanadara joan zen bidaian eta konturatu zen geografoen beharra zuela Kanadako Gobernuak. Joint Intelligence Bureau erakundean hasi zen lanean Artikoari buruzko lurrreko eta itsasoko izotzari buruzko liburu bat editatzen, Kanadako Errege Aire Indarreko Keith Greenaway eta Sidney E. Colthorpe-ren deskripzio eta argazkiekin.[3][4] Airetik mapa egindako Artikoko lurrak ikertu zituenean, 75ºtik iparralderako lurren %15 geratu zen bakarrik mapa egin gabe.[4]

1952an ikerlari moduan hasi zen lanean Defence Research Board erakundean, Artikoko ikerketaren atalean.[2][3] Itsasoko izotzean eta Artikoko ur izoztuetako nabigazioan espezializatu zen. 1954an, Kanadako Errege Itsas Armadan sartzea eskatu zuen izotza apurtzeko itsasontzi batean Artikora joateko, baina ukatu egin zioten, emakumea izanik ezin zelako Itsas Armadaren itsasontzi batean joan. Eskaerak egiten jarraitu zuen Kanadako Garraio Sailaren izotz apurtzaile batean joateko baimena lortu zuen arte 1955ean.[1][3] Izotz apurtzaile ugaritan aritu zen eta 560 orduz aritu zen Kanadako Errege Aire Indarren hegazkinetan, Artiko iparraldeko izotz formazioak ikertzen.[3] Izotz apurtzaileetan ari zenean, albo erradarrak erabili zituen aire bidezko errekonozimenduak egiteko, izotza nola mugitzen den aztertzeko, urteko egun desberdinetan izotzari argazkiak ateraaz eta argazkietan egindako neurketen bidez izotzak urteko une desberdinetan zeukan posizioa ikertu ahal izan zuen.[5]

Moira Dunbarrek ikerketa bidaia ugari egin zituen Artikora hegazkinez eta izotz apurtzaile bidez.[6] Ondorioz, Artikoko itsas izotzei buruzko artikulu eta lan ugari argitaratu zituen (besteak beste, 1956an Keith Greenaway rekin batera idatzitako Arctic Canada from the Air liburua, ezinbesteko lana Artikoko itsasoko izotzaren ikerketan).[1] Beste lan batzuetan, radarraren erabilera aztertu zuen itsasoko izotza urrutitik aztertzeko, itsas izotzaren ikerketako terminologia finkatu zuen eta Artikoko esplorazioaren historia idatzi zuen.[3] Sobietarren eta Finlandiarren izotza apurtzeko metodoka ikertu zituen 1964an eta Kanadako Defentsa aholkatu zuen itsaso gainean labantzen diren itsasontzi motaren frogetan 1966–1969 urte tartean.[5]

1976an Morira Dunbarrek erradarra erabili zuen Artikoko izotza gaianzaletik eta azpitik aztertzeko.[1]

1978an hartu zuen erretiroa eta baserri bat zuen denborapasa eta tokiko historialari aritu zen.[2]

Lorpenak

Ipar Poloa hegaz egindako lehen emakumeen artean dago eta kanadiar izotz apurtzaileetan ikerketa zientifikoa zuzendutako lehen emakumea da.[1][7] Kanadako lehen koordinatzailea izan zen satelite bidezko argazkiaren bidez izotza aztertzean.[1] Moira Dunbar konturatu zen errusiar ikerlariek lan eskerga egin zutela itsasoko izotza ikertzen eta horregatik errusiera ikasi zuen.[3]

Moira Dunbar izan zen Artikoko lehen ikerlaria poliniak aztertzen, alegia, ur zona irekiak edo itzotz oso finekoak, neguan sortzen direnak, Artikoko Ozeanotik hegoaldera haize gogorrak jotzen duenean, itsasoko ur korronte epelekin konbinatuta.[2]

1971n, Kanadako Metereologia Zerbitzuaren Saria irabazi zuen.[2]

1972an Kanadako Errege Geografia Elkartearen Massey Domina saria jaso zuen Artikoko itsasoko izotzaren ikerketagatik,[8] (domina hori irabazi duen emakume bakarra da).[7]

Kanadako Errege Elkarteko kidea izan zen eta Kanadako Ordenako Ofiziala 1977an.[2]

Ipar Ameriketako Artikoko Institutuaren gobernadorea ere izan zen eta Kanadako Errege Geografia Elkartearen zuzendaria.[1]

Hil zenean, Limavadyn, Londonderryko konderrian zeukan lurra utzi zion Erreginaren Fundazioari bere emakume zientzialari ondarea zaintzeko.[9]

Argitalpen nagusiak

  • High Latitude Navigational Flights (Arctic Circular, 1951)
  • Ice Islands: Evidence from North Greenland (Arctic, 1953)
  • Arctic Canada from the Air (1956) Keith Greenawayrekin batera.
  • The Royal Arctic Theatre (Canadian Art, 1958)
  • Thrust Structures in Young Sea Ice (Journal of Glaciology, 1960)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Moira Dunbar» The Heral Scotland.
  2. (Ingelesez) Moira Isobel Dunbar. In Science.ca. .
  3. (Ingelesez) Hulbe, Christina L.; Wang, Weili; Ommanney, Simon. (2010). «Women in glaciology, a historical perspective» Journal of Glaciology 56 (200): 944–964..
  4. (Ingelesez) Halliday, Hugh A. (2008-08-18.). «Mapping In Full Flight: Air Force, Part 28» Legion Magazine.
  5. (Ingelesez) Rowley, Diana. Moira Dunbar. In Canadian Encyclopedia. .
  6. (Ingelesez) Moira Dunbar (1918-1999) In Chair for Women in Science and Engineering. .
  7. (Ingelesez) Vincent, Mary. Northern exposure. In Royal Canadian Geographical Society (apurtutako linka). .
  8. (Ingelesez) Massey Medal, past award winners. In Royal Canadian Geographical Society. .
  9. (Ingelesez) Moira’s legacy of land. In Queen's University Belfast. .

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moira Dunbar Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.