Moilako dorretxea
Moilako dorretxea Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen dorretxe bat da, hain zuzen ere Mutrikuko Alde Zaharran dago. Mutrikuko portuaren lehen lerroan dago, Loja Zaharraren alboan.
Moilako dorretxea | |
---|---|
Moilako dorretxea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Mutriku |
Koordenatuak | 43°19′N 2°23′W |
Arkitektura | |
Arrantzale etxe hau XVI. mendeko dorretxe hiritarra da. Berpizkunde garaiko eraikin honetan honako elementu hauek aipagarriak dira: lehen solairurainoko harri-horma, puntu erdiko leiho bikiak eta puntu erdiko arkudun ate-leihoa. Goiko solairuetan egurrezko balkoi korrituak ditu.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.