Mohs eskala

Mohs eskala gogortasunaren arabera sailkatutako hainbat mineralen zerrenda da, beste mineralen gogortasuna neurtzeko erabilia. Eskalaren oinarrizko ideia da goiko mailako materialak beheko mailakoa urra dezakeela. Friedrich Mohs mineralogoak sortu zuen 1812an, eta gogortasuna neurtzeko existitzen den neurrietako bat da. Haatik, metodoa bera zaharragoa da, Plinio Zaharrak K.a. 77. urtean idatzitako Naturalis Historia liburuan aipatu baitzuen.

Eskalaren funtsa

Mohsek erraz eskuratzen diren hamar mineraletan oinarritu zuen eskala. Modu naturalean existitzen den substantziarik gogorrena izanik, diamantea eskalaren goialdean dago. Mineral baten gogortasuna neurtzeko, aipatu mineralak urra dezakeen eskalako materialik gogorrena (edo minerala urratzen duen materialik bigunena) bilatzen da. Esaterako, minerala apatitoak urratzen badu, baina fluoritak ez, bere gogortasuna Mohs eskalako 4 eta 5 artean egongo da.

Mohs eskala, eskala ordinal hutsa da, alegia, mailen arteko diferentziek ez dute eredu jakinik jarraitzen. Esate baterako, korindoia (9 gogortasuna) topazioa (8 gogortasuna) baino 2 aldiz gogorragoa da, baina diamantea (10) korindoia baino ia lau aldiz gogorragoa da. Ondoko taulan Mohsen eskalako elementuak, haien formula kimikoa eta haien benetako gogortasuna adierazten dira.

Gogortasuna Minerala Iruzkina Osaera kimikoa Gogortasun absolutua
1TalkoaAzazkalarekin urratzen daMg3Si4O10(OH)21
2IgeltsuaAzazkalaren urratzen da, baina zailagoCaSO4·2H2O2
3KaltzitaKobrezko txanponekin urratzen daCaCO39
4FluoritaAiztoarekin urratzen daCaF221
5ApatitoaAiztoarekin urratzen da, baina zailagoCa5(PO4)3(OH-,Cl-,F-)48
6OrtosaAltzairuzko lixarekin urratzen daKAlSi3O872
7KuartzoaBeira urratzen duSiO2100
8TopazioaAurreko guztiak urratzen dituAl2SiO4(OH-,F-)2200
9KorindoiaZafiroak eta errubiak korindoiaren aldaerak diraAl2O3400
10DiamanteaMineralik gogorrena daC1.500

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.