Mohammed bin Salman
Mohammed bin Salman bin Abdulaziz Al Saud ( arabieraz: محمد بن سلمان بن عبدالعزيز آل سعود; 1985eko abuztuaren 31an jaioa) MBS izenarekin ezaguna, Saudi Arabiako Printze oinordekoa da, lehen ministroorde (lehen ministroaren titulua Salman erregeak betetzen du) eta Ekonomia eta Garapenerako Gaietarako Kontseiluko presidentea, Politika eta Segurtasun Gaietarako Kontseiluko presidentea, eta Defentsa ministroa ere. Koroaren printze izendatu zuten 2017ko ekainean Salman erregeak Muhammad bin Nayef postu guztietatik kentzeko erabakia hartu ondoren, Mohammed bin Salman tronurako oinordeko izendatuz. Harrezkero herrialdeko agintari gorena da de facto.
Mohammed bin Salman | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
2022ko irailaren 27a - ← Salman Saudi Arabiakoa
2017ko ekainaren 21a - ← Muhammad bin Nayef (en) ![]() Hautetsia: Allegiance Council (en) ![]()
2015eko urtarrilaren 23a - 2022ko irailaren 27a ← Salman Saudi Arabiakoa - Khalid bin Salman bin Abdulaziz Al Saud (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Riad, 1985eko abuztuaren 31 (38 urte) | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Salman Saudi Arabiakoa | ||||||
Ama | Fahdah bint Falah bin Sultan | ||||||
Ezkontidea(k) | Sara bint Mashhur bin Abdulaziz Al Saud (en) ![]() | ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Saudiak | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Saud Erregea Unibertsitatea (2003ko irailaren 13a - 2007ko apirilaren 24a) gradu : zuzenbide | ||||||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||
Lantokia(k) | Riad | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bureau of Experts at the Saudi Council of Ministers (en) ![]() Governor of Riyadh Region (en) ![]() Royal Court (en) ![]() Council of Ministers of Saudi Arabia (en) ![]() | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Allegiance Council (en) ![]() | ||||||
Gradua | supreme commander (en) ![]() | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | islama |
Jarduera politikoa
Hainbat erreforma saiorekin propaganda egin izan du, besteak beste, polizia erlijiosoaren eskumenak mugatzen dituzten araudiak, emakumezko gidarien debekua kentzea 2018ko ekainean[1], eta emakumezkoen gaineko gizonezkoen tutoretza sistema ahultzea 2019ko abuztuan[2].
Baina aldi berean, kritikak jaso ditu nazioarteko iritzi emaileek eta giza eskubideen aldeko taldeen aldetik. Beraren edo Saudi Arabiako errege familiaren aurkako desadostasunerako inolako tolerantziarik gabeko buruzagi autokratiko gisa deskribatu dute[3]. MBSren agintaldian atxiloketak ugaritzen ari direla salatu izan da, eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak torturatu ere egiten dituztela. Yemengo gerra, krisi humanitarioa eta gosea areagotu izana ere leporatzen zaio, eta bere inguruaren partaidetza zuzena ere salatu izan da The Washington Post-eko kolaboratzaile Jamal Khaxoggiren hilketa[1][4].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Saudi Crown Prince Mohammed bin Salman, power behind the throne» BBC News 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- (Gaztelaniaz) «Global Affairs STRATEGIC STUDIES - Universidad de Navarra» www.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- Bostock, Bill. «MBS is stamping out the final threat to his rule, bringing an end to his 3-year coup marked by power grabs, forced disappearances, and assassinations» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
- (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-01). «Un año después de matar a Khashoggi, MBS es un paria que trata de rescatarse» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).