Modelo (lanbidea)
Modeloa, lanbideari dagokionez, merkataritzako produktuak sustatzeko, bistaratzeko edo iragartzeko zeregina duen, artelanak sortzeko ikusizko laguntza ematen duen edo argazkigintzarako paratzen den pertsona da.
- Artikulu hau margolan, marrazki edo argazkiak egiten laguntzeko artistaren aurrean jartzen den pertsonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Modelo (argipena)».
Zenbait kasutan, lan horren eta aktore edo dantzari lanen arteko muga lausoa da, batez ere jantziak erakustean edo telebistarako iragarkietan modelo izatean.
Batzuetan, pertsona ospetsuek (aktoreek, abeslariek eta telebistako izarrek barne), modelo izateko kontratuak sinatzen dituzte, normalean egiten duten lanaz aparte.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.