Moctezuma Xocoyotzin
Moctezuma II.a edo Moctezuma Xocoyotzin (nahuatlez: Motēcuhzōma Xōcoyōtzin; 1466 aldean – 1520ko ekainaren 29a) Tenochtitlángo bederatzigarren tlatoani (agintaria) izan zen eta 1502 eta 1520 artean gobernatu zuen. Espainiarren konkista bere erregealdian hasi zen. Axayácatl Enperadorearen semea zen. Apaiz hautatu zuten eta 1502an bere osaba Ahuitzotl ordezkatu zuen gobernuan, oraingo Michoacánetik Tehuantepecera. Tehuantepeceko kapitala Tenochtitlan zen. Hiri handi honek, 1325ean laku batean sortua zenak, 1519an 100.000 biztanle zituen. Bere domeinuak egituratzeko asmoz, gobernu zentral indartsu bat sortu zuten eta zerga sistemak ordenatu zituen.
Moctezuma Xocoyotzin | |||
---|---|---|---|
1502ko apirilaren 14a - 1520 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tenochtitlan, c. 1466 | ||
Herrialdea | Azteka | ||
Heriotza | Tenochtitlan, 1520ko ekainaren 29a (53/54 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Axayacatl | ||
Ama | Axcatlxochitl-Xochiquetzal | ||
Ezkontidea(k) | Teotlalco (en) Tlapalizquixochtzin (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Nahuatla | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Aztec religion (en) Mitologia azteka |
1518an Yucatanen kostaldean Juan de Grijalvaren presentziaz (Espainiako esploratzailea) konturatu ziren. Azteken subiranoak mezulariak bidali zituen eta atzerritarrei opariak bidali zizkien. 1519ko azaroaren 8an[1] Hernán Cortésen espedizioa bere ertzetan lehorreratu zenean, Moctezumak ez zuen izan problemarik hau Quetzalcoatl bezala identifikatzeko, eta 1519ko azaroan ospatsuki Tenochtitlanen jaso zuen, eta opari baliotsuz estali. Halere, egun gutxi batzuen ostean, Cortés, bere gizonen eta beronen bizitzaz kezkatuta, enperadorearen menpe baitzeuden, mugimendu ausart batez, Moctezuma preso hartu zuen eta haren jabe egin. Baita bere inperioarena ere.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Los descendientes de Moctezuma que viven en México y España (y la curiosa "farsa" de los Moctezuma catalanes)» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moctezuma Xocoyotzin |
- Seinaleak - Kirmen Uribe Kirmen Uribek Garan idatzitako artikulua
- Moctezuma II.aren heriotzaz artikulua Argian
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |