Moacyr Scliar
Moacyr Scliar (Porto Alegre, Rio Grande do Sul, 1937ko martxoaren 23a - Porto Alegre, 2011ko otsailaren 27a) brasildar narratzailea izan zen.
Moacyr Scliar | |
---|---|
(2003) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Porto Alegre, 1937ko martxoaren 23a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Porto Alegre, 2011ko otsailaren 27a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta medikua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra saiakera kronika Haur eta gazte literatura |
scliar.org… | |
Bizitza
Medikuntza-ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen. 1970eko hamarkadan, beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile-taldeko kideetako bat izan zen. Ipuinetan, egungo gizon-emakumeek bizi dituzten egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren, Estatu Batuetako kazetaritza berriaren ildoari jarraituz. O Centauro no jardim (1985, «Zentauroa lorategian») eleberrian, gizon desegokiak munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean, O amante de Madonna («Madonnaren maitalea») du aipagarrienetako bat; eguneroko frustrazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri: Balada do Falso Messias (1968, «Messias faltsuaren balada»), O exército de um homem só (1973, «Gizon bakarreko armada»), O ciclo das águas (1977, «Uren zikloa») eta Max e os felinos (1981, «Max eta katuak»). Brasildar Letren Akademiako 31. aulkia izan zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Portugesez) Histórias que os jornais não contam, historiasnaocontadas.com.br
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moacyr Scliar |