Mizuna
Mizuna (japonieraz: ミズナ(水菜)) (Brassica rapa var. nipposinica) Brassica rapa espeziaren kultibar bat da, Brassicaceae familiakoa eta jatorriz Japoniakoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.
Mizuna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Brassicales |
Familia | Brassicaceae |
Generoa | Brassica |
Espeziea | Brassica rapa |
Azpiespeziea | Brassica rapa subsp. nipposinica Hanelt |
Ezaugarriak
Berde ilun koloreko hosto horzdunak ditu. Mizunaren zaporea honela deskribatu izan da: "Zapore mingotsa, pikante arina... apur bat mina, baina errukula baino gutxiago".
Hostoak batez ere gordinak jaten dira, entsaladan. Baina wok, zopa[1] eta nabemono japoniar eltzekarian ere erabiltzen da. Egosita ere erabil daitezke tomate-saltsak egiteko[2].
Erreferentziak
- (Frantsesez) Sébastien Verdières. Réussir la culture du Mizuna, chou au goût de moutarde. (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
- Ekogunea. (pdf) NEGUKO ENTSALADA BARAZKIAK. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.